Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Josuk zeharka gogorarazi digu azaro honetan izango dugun leloa, HABEren 25. urteurrena.

Ekitaldien artean lanean 25 urtetik gora egin duten irakasleei omenaldia eta 25 urtetotako bilakaera hizpide hartuta jardunaldia egingo bide dira. Aitorrek eman zigun informazio apur bat Atoanen lehengo egunean.

HABE mintzagai errekurrentea izan ohi da gurean. Beraz, pentsatu dut foroko hari hau zabaltzea HABEz, HABEren lanaz, historiaz, bilakaeraz, funtzionamenduaz eta abarrez zuen iritziak, hausnarketak eta ekarpenak plazaratzeko.

Mezu honi erantzun baino ez duzue egin behar. Animoa, seguru zer esan asko daukazuela. Hori bai, errespetuaren mugen barruan jokatzen saiatu, mesedez.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Akats asko ditu HABEk eta uste dut sarritan gordin-gordin azaldu ditudala: geldotasuna, burokratizazioa, ekinbide erratikoa, prospektiba falta... Dena den, ez pentsa guztia txarra denik, ezagutzen baititut bertan lanean ari diren profesional bikainak, arduratsuak eta arduratuak. Nire irudiko HABE itzal luzedun totem handi bat da. Japoniarrek lanari ekin aurretik astintzen duten panpinaren tankera hartzen diot zenbaitetan. Egia da gure lana baldintzatzen duela baina HABE bera baino okerragoa da askok dugun habedependentzia. HABEren itzal luzearekin estaltzen ditugu geure gabeziak. Beti goitik beherakoaren zain, ez gara gauza izan zeharkako lerro garbiak eraikitzeko. Apenas jartzen dugun ekimenik abian 'habemariapurisima' bedeinkaziorik gabe. Erosotasunean epel*. Esaera zaharrak dioen moduan, ez dugu geure begiko habea ikusten. Baina tinkatu dugu gure totema atarian, kaña!

* Badakit hau esanda, ez diodala inolako justiziarik egiten zenbait pertsona eta erakunderi, barka bezate.

Erantzun honi

Ni ez naiz sartuko saltsa lodietan oraingoz. Gauzatxo bat bakarrik. Aitorrek bidali zigun informazioaren arabera azaroaren 11n (San Martin eguna portzierto) irakasleei omenaldia, 28an-edo mintegi-jardunaldia.

Azaroak 2 gaur (defuntuen eguna portzierto) publikoa egin den informazio bakarra Euskadi Irratian egingo den saioarena dugu. Egia da euskaltegien bidez zabaltzen hasi direla gauzak, eta zerbait gehiago jakin badakigula. Hala ere:

Edo diskrezioarekiko obsesio moduko bat dago (eta ezinezkoa zait diskrezio horren nondik norakoak ulertzea), edo komunikazio-estrategia "klasikoa" (Radio Macuto?) dabil, edo, besterik gabe, komunikazioarekiko axolagabekeria. Entendituren baten azalduko al digu!

Inpresioak dira, baina HABEn informazioarentzat harresi bat dagoela dirudi askotan. Egia da erakunde publikoek arreta handiz zaindu behar dutela zer eta nola kanporatzen duten, baina uste dut kasu honetan tentua ez beste zerbait dabilela, inkontzientea edo ohiturazkoa akaso.

Zuek ere inpresio berdina daukazue? Edo ni ez naiz enteratzen eta hori baino ez da?

Erantzun honi

Erantzun honi

Nola zen hura? 25 urte... eta gero hau? Egitarau geza iruditzen zait mende laurdena ospatzeko. Ospatu esan dut? Agian hor dago koxka: Ospatu nahi/behar/ahal dugu? Lehena ospatuko dugu? Eta oraina ospatzeko modukoa da? Etorkizunik bai? Datozen 25 urteetan zen izango da gure egitekoa? Uste dut guk argi daukagula. Eta HABEk? HABEk berak ba al daki datorren urtean bertan -hauteskundeak daude- zer egin nahi/ahal izango duen?
Dena den, "HABEren egitasmo berriak" horrek dardarka jarri nau... ;-)

Erantzun honi

Hainbat kontu orain arte esandakoaren ildotik.

Alde batetik, hilaren 28ko ekitaldirako gonbidapena jaso dudala dagoeneko, egitarau eta guzti,. Goiz osoko kontua izango da, zenbait ponentzia tarteko eta gogoeta-mintegi baten antzeko zerbaiterako tarte batekin. Ez dakit zuek ere jaso duzuen. Hala ez bada, esan eta berri zehatzagoa emango dut beste mezuren batean. Hasiera batean ez dut uste Josuk planteatzen dituen galdera potolo eta beharrezkoei erantzuteko tarte edo aukera nahiko zabalik egongo denik.

Bestetik, asteartean, hilak 11, goizeko 9:30etan Radio Euskadik "Bouleverd" saioan tarte bat eskainiko dio 25. Urteurrenari, gonbidatu eta elkarrizketekin.

HABE berari buruz, nire perspektibak bere mugak ditu, nahiz eta Bizkaiko UEen ordezkaria izan Zuzendaritzan, ez bainaiz zuzendaria eta horrek eguneroko kontuetatik urruti samar uzten nau. Dena den, botila erdi beteta ikusteko zalea izanik, alde onak edo baikortasunerako atea irekita mantetzen laguntzen didaten datuak agertu nahi nituzke. Nik neuk bi nabarmenduko nituzke: egungo zuzendariaren jarrera irekia eta hurbila (hala ikusi dut nik behintzat izandako bilera guztietan); bestetik, HABEk eskaintzen dituen zenbait zerbitzu, Ikasbil-en ekarpen estimatua nabarmenduz.

Honetaz guztiaz gain, eta kritikara igarota, urruntasuna eta mugimenduetarako geldotasuna aipatuko nituzke. Agian edozein erakunde ofizialek berarekin batera dakarren orbanak izango dira, baina ezin ukatu nire aldetik bi sentsazio horiek.

Amaitzeko, Plistik aipatutako zerbait azpimarratuko dut: Habe-Menpekotasuna. Hitzez hitz sinatzen dut honetaz dioena, nahiz eta demostratu (eta Benitoren ekimenez sortutako sare trinko hau eta karrajua lekuko) nahi dugunean, ahal dugula.

Erantzun honi

Joseba Erkiziak azaldu ditu asmoak elkarrizketa honetan.

  • Azpimailak eta urratsak
  • Hasiera urratsetarako materialak
  • Ikasprozesua aztertzeko adierazleen sistema estandarra
  • Autoikaskuntza eta sistema konbinatuak sustatzea

Erantzun honi

Elkarrizketaren bideoak ekarri ditut hona (SGAEkoak ez zaizkigu etorriko, ezta?).
Bideoen azpian egin ditzakezue iruzkinak Joseba Erkiziak esandakoaren gainekoak.

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak