Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Zuetako inork ezagutzen ditu benetako solasaldien grabazioak (bideoa, audioa) non topa daitezkeen? Badago halakorik?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Uste dut bete-betean jo duzula behar-beharrezko dugun kontu batean.

Aurten Gasteizeko Magisteritzan euskarazko talde bat daukat 100 lagunekoa, horietako erdia gutxi gorabehera euskaldunzahar onak dira. Irakasgaian, besteak beste, aztertzen ari gara nola aldatzen den hizkuntza testuinguruaren arabera eta proposatu diet hainbat praktika egiteko foroak eta txata erabiliz, baina erants dezaket euren elkarrizketa informalen bat grabatzeko zeregina, ez ariketa batean baizik eta kafetegian-edo daudenean. Haur grabazioren bat ere egingo dut, ahalik eta naturalena.

Aurten biltzen dudan materiala nonbait argitaratuko dut sarean, beharbada hemen edo ning-en, gero nahi duenak klaserako erabiltzeko adibide gisa. Non gomendatzen didazue?

Erantzun honi

Aupa Ainhoa.

Suposatzen dut materialok entzungaiak izango direla, audio fitxategiak, ezta? Aukera asko daude sarean zabaltzeko. Alde batetik hemen berton publikatu daitezke, musika edo kantuak bezala agertuko dira. Baina beharbada ez da modurik txukunena, gainera sare honetan fitxategiak gordetzeko lekua mugatua da, eta ondo aprobetxatzea komeni zaigu (ea datozen egunotan sarearen gidatxo bat idazten dudan).

Egia esanda, Ning komunitate hauek ez dirudi oso pentsatuta daudenik halako materialen edo dokumentuen errepositorioak egiteko. Dena dela, orri estatikoak gehitu daitezke, eta orri estatiko horiekin egin liteke zerbait akaso.

Edozelan ere interesgarria zure proposamena material errepositorioak sortzeko. Buelta pare bat eman beharko zaio.

Scribd-en testu fitxategiak publikatzeko atazak eta ikasmaterialak taldea dago adibidez. Halako zerbait audio eta bideoekin? Zelan?

Audio fitxategiak gordetzeko zerbitzu batzuk dituzu hemen probatzen hasi nahi baduzu:

  • Euskaltube. Etxekoetatik hastearren. Azken berrikuntzaren ostean bideoak ez ezik, audio fitxategiak ere bidal daitezke.
  • Archive.org. Fitxategiak gordetzeko leku ona. Hala ere, erakusteko eta sailkatzeko ez da oso ona. Beharbada fitxategiak bertan gorde eta blog edo wiki batean erakustea izan daiteke aukera ona..
  • Podcast-ak egiteko zerbitzuak. Hemen dauzkat batzuk apuntatuta. Gehiago ere egongo dira, etengabe ari dira aukera berriak agertzen. Adibidez, azkenotan agertu den Woices zerbitzua, audio fitxategiak igo eta mapan kokatzeko aukera ematen dizu.
Hauek dira horrela boteprontoan okurritzen zaizkidanak. Besteoi?

Erantzun honi

Woices-en ideia gustatu zait eta snapvine-z ere entzun dut zerbait. Arazotxo bat ikusten dut: transkripzioa erantsi nahi bada iruzkinen atala-edo erabili beharko nukeela. Inork ezagutzen du halako lekurik audioa eta transkribaketa lotzen dituena eta gero embed kodea ematen duena? Beharbada eSnips?

Bestela, esaten duzun bezala fitxategi biltegi batean jarri eta gero estekatzea litzateke kontua, baina segur aski ez du bereiztuko fitxategi mota eta ez da hain ondo integratuta geratuko webguneetan.

Bide batez, hau da woices-en egin dudan proba: http://woices.com/echo/233

Bi astetan fitxategi gehiago biltzea espero dut, beraz, gomendiorik ez baduzue oraingoan niri tokatuko zait bilaketa eta probaketa lan hori egitea...

Asteburu ona izan!
Ainhoa

Erantzun honi

Transkripzioa dela eta, podcast zerbitzu gehienek entzungaiaren ondoan testua idazten uzten dizute. Egia da gehienetan testu editorea ez dela oso konpletoa izaten. Testuaren luzera eta konplexutasun tipografikoa handia bada, leku askotan arazoak eduki daitezke.
Aipatzen nizun beste aukera ez da soilik fitxategia estekatzea. Adibidez, bloga sortu ahal duzu edozein plataformatan, fitxategi bakoitzeko mezu bat sortzen duzu, hor transkripzioa eta azalpena idazten dituzu. Gero, blog-zerbitzuak ematen dizkizun aukerekin sailkatzen duzu (atalak, etiketak...), eta ondoren fitxategia "enbotatzeko" kodea txertatzen duzu (hemen behean bezala), edo fitxategiaren lotura.

Badago trukotxo erraz bat fitxategiaren esteka ipintzearekin soilik erreproduzitzailea egiteko Delicious-ek eskaitzen duen java erreproduktorea.
Hemen erabili dute adibidez.
Bide batez, beste zerbitzu interesagarri bat: podcast.es.
Dena dela, ea zerbait hobea topatzen dugun. Egongo da eta.

Erantzun honi

Aupa.
Aipatzen dituzuen guzi horietatik hara, di-da batean gogora etortzen zait beste gune bat:
http://www.radiokultura.com/
Hemen aurkitzen diren erreportaiak hilabete guziz berrituak dira, erreski telekarga daitezke eta gutxi edo aski erdia euskarazkoa izaten da. Gaiak ere denetarik izaten dira.
Egia ez direla solasaldi arruntak, agian horiek direlarik gehien faltan ditugunak, diot erreportai modukoak bestalde kausitzen direla, bainan noizean behin...
Gainera batzuk interesgarriak izaten ahal dira, ikasle diren batzuen elkarrizketak direlako.
Besterik ez. Laster arte

Erantzun honi

Asociacion Argentina de Docentes de Español blogean Taller de audio ELE liburuaren erreferentzia hau irakurri dut:

Se trata de un cuadernillo de actividades de comprensión auditiva basadas en archivos de audio auténticos disponibles en Internet.

Eztabaida hau gogoratu dut. Beharbada honelako gauzetan interesa daukatenei lagungarri suertatuko zaie.

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak