gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Etiketak:
Zure galderari erantzunez edo. Karrajuan edo hemen zer nolako partizipazioa dago? Begira, Karrajuan (goiz da oraindik sare honekin zenbakiak ematen hasteko) artikuluak idazten duen jendea dozena bat inguru izan daiteke, eskuzabala izanda. Iruzkinetan zerbait idatzi dutenak gehiago dira, noski. Hango elkarrizketetan behin baino gehiagotan zerbait idatzi dutenak ez dira hainbeste, ez dut uste hogeira helduko direnik.
Dena dela, uste dut parte-hartzea ez dela soilik idaztea. Definizio hau (apur bat kriptikoa da, baina gustatu zait) hartuta, uste dut parte-hartzetik harago joan behar dugula, eta Karrajuan adibididez, estatistikak begiratuta, ikusten dut 2007 urtean soilik 40.000 bisitari desberdin ibili direla, eta haietatik 9.000 inguru behin baino gehiagotan pasatu direla handik. Begiratu bestela Karrajuak zer postu daukan Alianzoren sailkapenean.
Badakit estatistika horiei galbahe bat baino gehiago pasatu behar zaizkiela, egia da. Baina hartu gauza bat gogoan: badago hau dena irakurtzen duen jendea, 9.000 horietatik %1 baino ez bada, ez da gutxi. Ez nabil neure buruari loreak botatzen (bueno, apur bat bai, keletxes!), sarean esaten denak uste den baino zabalkunde handiagoa duela esaten baino. Hau da, guk idaztearekin soilik asko egiten dugu. Irakurtzen duten horietako batzuek hau dena prozesatu egingo dute, ondorioak aterako dituzte, pentsatuko dute zerbait, beharbada euren artean komentatuko da, ez dira gurekin bat etorriko askotan (eskerrak!), baina ez dezagun pentsa: bat) geu baino ez gabiltza hemen, bi) Idazten ez duenak ez du parte hartzen, "parte hartzeko" modu asko egon daitezke, eta egon badaude.
Orain, pozgarria izango litzateke benetan idazten ez duten askok (proletario zein elite) ekarpenak egitea, seguruenik guk baino gauza praktiko eta zentzuzkoago gehiago botako lituzkete. Gainera jakinda publikoa dagoela oraindik interesgarriago. Orduan, eurak ez badatoz (elitea zein proletarioak), zergatik ez goaz gu haien bila? Adibidez:
Ulertzen dut Plistiren kabreoa. Kokoteko pare bat merezi duenik bada ("klase" guztietan baina, eta igual geugandik hasita), baina kanoikadak entzunda ez zaigu inor arrimatuko (hori bai, gustura geratzen da bat, ezta?), ez bada bataila urrunetik ikustera.
Bide batez, sare honen estatistikak kontsultatzeko moduan ipini ditut. Hemen daude. Bestela , sarearen orrian behean "Ikusi estatistikak" (letra txiki-txikian, ondo bilatu) ipintzen duen estekan klikatu ahal duzue.
Ikusiko duzue gu ez garela geure bizimodu tristean zapatu-domekan interneten endredatzea beste pizgarririk ez duten friki bakarrak (baten batek baietz hori esan bihar lanera bueltan hau ikusten duenean)
Bienvenido a
Euskara irakasleak
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
© 2009 Creado por Benito en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio