Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Leire komunitateko kideak mezu oso interesgarria publikatu du bere blogean, irakurtzea gomendatzen dizuet: Frantsesaren irakaskuntza eta euskararena.
Mezuan proposamen edo enbidotxo bat bota digula barruntatu dut gainera. Ezta Leire? ;-)

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Bikaina benetan Leireren Kalamuatik Txargainera eta bikaina benetan bere idazteko modu bizia, artifiziorik gabea, gatz eta piperduna.
Azken mezuan bota dituenekin ere ados San Pedron hasi, Kalamuatik pasa eta Txargaineraino. Geratzen zaigu bai bidea egiteko, oraindik ere euskaltegietako ikasgeletako atea itxitakoan, mundua kanpoan geratzen zaigunoi (telebista eta internet kanpoan utzita, Martak Joseperi eskuratu berri duen iphonea erakusten dion artean). Geratzen zaigu bai bidea konplexuz betetako irakasleoi, Aresti edo Lazkao Txiki ikasgelatik kanpo uzten dugunoi. Geratzen zaigu bai bidea komunikazioan eta bizitzan desorden eta kaos apur bat onartzen ez dakigunoi, gaiaren arrastotik edo gure programaziotik apur bat aldentzeak ere intseguritatea sortzen digunoi. Geratzen zaigu bai bidea edukiari eta transmisioari begira klaseko unerik politenek ihes egiten digutenoi: adiskidetasun uneak, irribarre bat, umore puntu bat... Batzuetan, nire irudiko San Pedron hasi eta Hiru Iturriraino besterik ez gara heltzen, lekutan dira Kalamua eta Txargain! Baina kontua ibiltzea da, urratsak ematea, etsiak ez itotzea.
Bikaina eta ederra benetan Leirek Kalamuatik Txargainera erakusten digun ibilbidea.

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak