Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Ikasgelan mintza-akuilu bezala erabiltzen dugun jolastxo bat proposatzen dizuet. Jolas dezagun lehentasunetara. Ordena ezazue hurrengo zerrenda garrantziaren arabera (lehenengoa garrantzitsuena delarik): idazmena, mintzamena, irakurmena eta entzumena.

HABEk, mailetako azterketetan emandako puntuazioaren arabera, honela banatzen ditu: Mintzamena (30 puntu), Idazmena (30 puntu), Entzumena (20 puntu), Irakurmena (20 puntu). Gainera, mintzamena eta entzumena batzen ditu batetik eta idazmena eta irakurmena bestetik. Ados zaudete?

Nire ikuspuntua adieraziko dizuet: hasteko, ez dut uste output-trebetasunak (mintzamena eta idazmena) input-trebetasunak (entzumena eta irakurmena) baino garrantzitsuagoak direnik. Erabilerari begira, bizitza errealean entzun egiten dugu batez ere eta zalantzatsuagoa da zer egiten dugun gehiago irakurri ala mintzatu; ezbairik gabea da, ostera, idatzi dela gutxien egiten duguna. Nik neuk honela erantzungo nioke, bada, jolasari: entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena.

Eztabaida genezake ea ikas-irakaskuntzan ere trebetasun bakoitzak ‘maila’ hori mantendu behar duen. Eztabaida genezake, halaber, ‘maila’ hori mantendu behar duten ebaluaziorako. Ez diot eztabaidari muzin egingo baina aspaldion kezka da nagusi nigan, kezka entzumena eta irakurmena mintzamenaren eta idazmenaren morroi ikusita, kezka batzuetan ‘maria’ lez tratatzen ditugula ikusita, kezka berorien ikaskuntza prozesuaz zer gutxi dakidan ikusita. Baina utz ditzagun kezkak alde batera eta jolas dezagun lehentasunetara. Ordenatu, mesedez, garrantziaren arabera trebetasunok: idazmena, mintzamena, irakurmena eta entzumena.

I.O: Antzinakoek argi samar zuten kontua, hara zer esaten duen esaera zaharrak: ‘Entzun lehenik, mintza azkenik’

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Jakina, horiek guztiak landu behar dira. Edo ez, agian, gazteleraren eta euskararen kulturak oso berdinak dira-eta, Euskal Herrian behintzat, elkarrizketaren konbentzioak gordetzerakoan.

Jakina, hori eskolan landuko bagenu (ala lantzen dugu?) ikasleentzat errazena izango litzateke ikasteko; lantzen ez dugunez, zaila da eta, ikastolako umeek bezala, euskara hizkuntza akademikotzat hartzen da, eta konpetentzia sozial horiek ez dira egokiak. Hor dago arazoa.

Baina, ojo, elkarrizketan ere ondo edo txarto moldatzen den esaten duenaren arabera baloratuko(tzen) dugu, e!

Erantzun honi

Begira, ezagutzen dut jende euskaldun eta gaztelaniadun natiboa arazo sozial berdina daukana, gordin esanda, berba eta berba egiten duten solaskideari entzun eta kantxa eman barik, kapar batzuk alegia.
Austriar hark baina, ez dakit ulertu eta entzun nahi zuen ala ez, baina hiruzpalau proba-tranpa eginda frogatu zidan Bilboko gaztelania kolokiala ulertzeko egundoko arazoak zituela, eta bere parraplada etengabeak hutsune hura tapatzeko estrategia baino ez zirela.
Zergatik? Ikasle autodidakta iruditu zitzaidan, seguruenik hark bere ikas-prozesuan halako helburu bat zeukan ipinita: gaztelaniaz hitz egiten ikasi behar dut, eta hitz egitea da: abiadura, jarioa eta zuzentasuna ahoz. Ideia hori ez zen berea izango gainera, hizkuntzak ikasteko orduan dabilen ideia baino: hitz egiten ikasi behar da. Mintzamena.
Ez dut esango laguna natural-naturala zenik ere, baina hizkuntza ondo jakitearen ideia hori ez dut uste frikiena baino ez denik.
Bestalde, euskaldun zaharrei ulertzea lantzen ez bada, azken batean ari gara esaten hizkuntzaren erabilera natural eta ohikoena ari garela baztertzen gure programetatik. Eta egia izango da, ze -eta orain plistiren galderari erantzungo diot zuzenean- euskalduna izateko trebetasunen neurria eta hurrenkera hau da: Mintzamena (30 puntu), Idazmena (30 puntu), Entzumena (20 puntu), Irakurmena (20 puntu).
Oso lotuta kontu hau beste eztabaida honekin, ezta?

Erantzun honi

Ottok esaten duenarekin guztiz ados eta ez euskaltegietan bakarrik. Adibide tonto bat (gaur eguerdikoa gainera).

Nire lobatxuak hiru urte dauzka. Euskaldun zaharra da, etxean euskaraz baino ez du egiten eta Deriokoa da, oraindik orain herri euskalduna eta bizkaieraduna (edo mendebaldeko euskara darabilena). Herenegun bere amamagaz zebilen olgetan, baserrian. Eta antza orain asteko egunak ikasten ari dira eskolan. Orduan amamak galdetu egin zion ze eguna zen eta berak harro-harro asteartea zela esan zion. Amamak orduan ezetz, martitzena zela eta umea asteartearekin tematuta, eta amamari esaten berak ez zekiela, asteartea zela eta ez martitzena ....

Adibide tontoa da, badakit nire lobatxoak asteko egunak bizkaieraz eta batuaz ikasiko dituela, baina batzuek esaten duten moduan, ez da logikoagoa dakigunetik ez dakigunera joatea.

Erantzun honi

Ni neu, lagunok, galdu egin naiz...

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak