Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Hilabeteko atzerapenez, barkaa! Bartzelonan hizkuntzen irakaskuntzari lotuta moodlemoot-en hitz egin zenaren laburpentxoa dakarkizuet. MoodleMoot-en izandakoen informazio orokorragoa zirIKTeroetan duzue hemen

Hizkuntzen irakaskuntzako moodle komunitatea hedatzen ari da nabarmen. Segur aski Madrilen saio bereziren bat egingo dugu (informala seguruenik) hizkuntza-irakasleen artean, Bartzelonan izan zen zerbait baina gehiago egin nahian geratu ginen.
Hitz egin genuen sare sozialak, second life, blogak, wikiak eta foroak nola integratu moodle-rekin pedagogikoki mailaz maila. Lehen urratsetan moodle facebook bezalakoekin gabiltza konbinatzen, facebook-ek aukera ematen digulako emozioak testuinguru naturalagoan garatzeko eta deskribapen xumeak idazten ikasteko. Erdiko mailetan, blogak eta second life (eta bestela msn edo antzekoak) aproposak dira idazlanak testuinguratzeko eta bat-bateko elkarrizketetan trebatzeko. Goi-mailetan wikipedian idazteko lanak izan daitezke idazmena testuinguratzeko egokiak. Bertan hizketan izan ginenok esperientziak partekatu genituen tresna hauen denen erabileran.

Orduan, moodle zertarako?
- Formatu elektronikoko materialak eskaintzeko eta eskatzeko. Gaitasun audio-bisuala garatzearen garrantziaren inguruan aritu ginen bereziki eta nola integratu audio-fitxategiak eta bestelako tresnak ikastaroetan. Bide batez, voki jostailutxoaren erabilera didaktikoak proposatzen aritu ginen

- Foroetan idazten irakasteko, internet zabalera jauzi egin aurretik. Lehen urratsetatik ari gara foroak erabiltzen idatz-ariketak testuinguratzeko (adibidez, gustuko dituzten musika-taldeen inguruko azalpen laburra eta bideokliperako esteka, ikasgela P2P sare bat bihurtu gabe)

- Webquestak eta hurrenkera didaktikoak ere nahiko ondo txertatzen dira moodle-n. Ikasgela fisikoan egiten dugunaz gain, nork bere kabuz lan egiteko aukera ematen du (bale, ez da oso soziala ikuspegi hau baina batzuetan bakarka ere lan egin behar da...)

- Orokorrean joera da ikasleari irakasle-rola ezartzea zeregin batzuetan. Adibidez, galdetegiak ikasleek beraiek egiteko esperientzia aurkeztu zuen Joa.... Ikasle-talde batek entzumena lantzeko bideo bat hautatzen du (demagun wazemank-ekoa) eta galdetegi batean irakasle-rola dutenez, gainerako kideentzako ariketa prestatzen dute. Beste aukera bat da zeregin baten lan bat eskatzea eta ikasle jakin batzuei irakasle rola ematea idazlan horien feedbacka emateko. Badirudi esperientzia aurreratuenak bide honetatik doazela.

Ahozko elkarreragina laster hobetuko dela ematen du. ZirIKTeroetan azaldu dudan bezala, Sclipo moodle-n integratzeko lanak egiten ari dira. Sclipo-k youtube-ren antzeko zerbitzu bat baina hezkuntzarako eskaintzeaz gain, ikasgelak ditu audio-bideo txata, testu-txata eta arbela partekatzeko, eta orain ordainpekoa denaren parte handi bat libre geratuko da eta moodle-n txertatzeko moduan.

Beste gauza batzuk ere izan ziren, jakina, eta datorren urtean hizkuntza-irakasleok esperientzia gehiago trukatzekotan geratu ginen. Beharbada moodle ez da izango web 2.0ko tresnarik esanguratsuena, baina komunitate ederra du zalantzarik gabe eta gutxienez urtean behin parranda on bat (...edo bi) egiten jarraituko dugu. Ekitaldi gomendagarria, zalantzarik gabe.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Beheko mailetan Facebook eta horrelakoekin zabiltzatela diozu. Neuri ere mikroblogging-a oso aukera interesgarria iruditu zait hasierako mailetarako. Jardunarekin lotutako hizkuntza, sinplea, erreala, aktiboa... Ea zuen probak zer ematen duen.
Hala ere, oraindik orain askorentzat halakoak Kanputxeako literatura bezain hurbil eta ezagunak dira. Lastima.

Erantzun honi

Mikroblogging-a goi-mailetan erabiltzen aritzen naiz ni, juxtu alderantziz. Zaila iruditzen zait goi-mailako ikasleak literatura-sorkuntzara hurbiltzea eta hain zuzen literaturak ematen du hizkuntzaren norainokotasunaren eta mugaren benetako ideia (alegia, hizkuntzaren sormena eta malgutasuna, hizkuntzaren "arima" nire semeak esaten duen bezala). Mikroblogging-ari esker, esaldi literarioak sortzen dituzte gehienez 150 karakteretan. Emaitza politak lortzen dira.

Pentsa, 55 urtetik gorako ikasleekin (Lengua Española ematen diet hauei) mikroblogging-aren printzipioak erakusten dizkiet eta gero paperean egiten dugu, asko dibertitzen dira eta oso esaldi esanguratsu, umoretsu eta poetikoak egiten dituzte. Inork ez du esan ordenagailua behar denik idazkuntza elektronikoa garatzeko, ezta? ;-)

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak