Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Josuren modura neuk ere egingo dut crossposting-a saretik sarera. Ez dakit Dotsub zerbitzua ezagutzen duzuen. Youtube-ren antzera bideoak igo eta partekatzeko gunea da, baina honek bideoarekin batera azpitituluak eskaintzen ditu, eta han daudenak zeure hizkuntzan ez badaude itzulpena egiteko aukera ere ematen dizu.

Lehengo egunean crowdsourcing kontzeptuaz gehiago jakin nahian nabilela, Clay Shirkley izeneko bati egin dioten elkarrizketa hau topatu nuen Dotsub-en. Interesgarria iruditu zitzaidan eta -laburra izanda- azpitituluak euskaratu egin nituen. Tira ba, ideia pare bat bota ditu Shirkley-k hor:

  • Jendeak berak sor ditzake edo lagundu dezake baliozko gauzak sortzen. Linux edo Wikipedia ditugu adibide. Dena ez du zertan egon profesionalen edo horretarako dedikatzen diren langileen esku. Teknologiaren berrikuntzak jendeari lehen profesionalek soilik egin zitzaketen gauzak egitea ahalbidetu dio.
  • Lanbide batzuk desagerraraztea ekar dezake teknologiaren berrikuntzak eta ikuspegi honek. Jendeak debalde egiten badu, zertarako behar dugu profesionala? Inprentarekin batera eskribauak nola desagertu ziren ekarri du adibide modura.

Tira! Eta guri zer? "Jendeak" zer kenduko digu bada? Seguru hori pentsatu duzuela, baina:

  • Hizkuntzaren irakaskuntzan gero eta baliabide gehiago badaude eskuragarri (sarean adibidez), eta baliabideak sortzea gero eta errazagoa bada, askok ez dute pentsatuko: "Zertarako matrikulatuko naiz euskaltegi/akademia batean hau guztia debalde badaukat"?
  • Hizkuntzari buruz dagoen ezagutza gero eta irekiagoa eta eskuragarriagoa bada, hizkuntza irakaslea ezagutza hori beregan edukitzetik bizi bada ez da gero eta zailagoa izango paper horretatik bizitzea?
  • Gurean ere ez da antzeko zerbait gertatzen irakasleak eta "didaktikari"-materialgile-adituen artean? Batzuen eskuetan utzi ohi ditugu hainbat lan, baina jendearen lanak ezin luke hartu horren parte handi bat?

Adibide tonto pare bat:

  • Ikasbil edo Ikasten.net badaude, hiztegiak sarean kontsultatu ahal badira, nonbait galdetuta baten batek zalantzak argituko badizkit, interneten bidez norekin praktikatu topatu ahal badut, ikasteko ibilbideak eta programak eskuratu ahal baditut, azterketa ereduak, beste ikasleen iritziak eta aholkuak eta abar.... Zertarako ordainduko diot irakasle bati?
  • Zertarako erosiko ditut halako materialak, edo zertarako emango dut izena halako ikastaroan dokumentazioa, iritziak eta esandakoak gero eta errazago eta doan eskuratu ahal baditut. Edo jendeak berak lagundu ahal badu materialak sortzen eta egokitzen edo neure prestakuntza bideratzen?

Badakit honek guztiak euskararen kasuan oraindik zientzia-fikzioa ematen duela, baina hizkuntza handien kasuan horrelako guztiak eta gehiago daude dagoeneko, eta gurera etorri datorrela esango nuke. Eta kontua ez da informatika ikastea, jakintza eta produkzioa zelan ari diren eraldatzen konturatzea baino.

Zer diozue?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Argi dago hizkuntzen irakaskuntzan sareak gero eta protagonismo handiagoa duela (ingelesaren kasuan, adibidez, ikaragarria) eta ez dakit zein abiaduratan baina geurera ere etorriko dena.

Ezin gara gure txokotxoan gelditu, belaunaldi berriak noiz etorriko zain. Ezin dugu sarean ere etengabe errealitate analogikoa erreproduzitzera jo. Sarera atera behar dugu beldurrik gabe, eskaintzen dituen aukerez baliatzeko. Euskaltegia birpentsatu behar dugu, dimentsio birtuala gehitu. Irakaslearen papera birdefinitu.

Ikasle ahalik eta autonomoenak nahi ditugu, erabilera eta ezagutza uztartzen dutenak, gazteak erakarri nahi ditugu baina, gaur egun, XXI. mendean, ezin dugu horrelakorik egin gelako ateak itxi eta mundua kanpoan utzita. Ikasleak sarean gero eta eduki hobeak aurkitu ahal ditu, elkarreragina ahalbideratzen duten tresnak gero eta zabalduago daude. Itxuraz, ikas-ingurune/ erabilera-sare pertsonal eta autogestionatuak ageri dira ostertzean (ez nuke jakingo esaten, euskararen kasuan, zein urrun edo zein hurbil ditugun).

Eta? Euskaltegien eta euskara irakasleen figuraren hil-kanpaiak aditzen al dira horregatik? Ez, horratio! Irakasleok eta euskaltegiok sare horretan erreferentzia izan behar dugu. Adabegi baliotsua. Baina horretarako mugitzen jakin behar dugu. Dimentsio birtualari jaramon egiten. Kalitatezko ikasbideak diseinatzen. Norbanakoari arreta jartzen. Jarioa sustatzen. Elkarreragina kudeatzen... Lur berri bat da, aukera berri bat, lan egiteko modu berri bat datorkiguna.

Jode, predikadore bart ematen dut, barren! ;-D

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak