gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Josuren modura neuk ere egingo dut crossposting-a saretik sarera. Ez dakit Dotsub zerbitzua ezagutzen duzuen. Youtube-ren antzera bideoak igo eta partekatzeko gunea da, baina honek bideoarekin batera azpitituluak eskaintzen ditu, eta han daudenak zeure hizkuntzan ez badaude itzulpena egiteko aukera ere ematen dizu.
Lehengo egunean crowdsourcing kontzeptuaz gehiago jakin nahian nabilela, Clay Shirkley izeneko bati egin dioten elkarrizketa hau topatu nuen Dotsub-en. Interesgarria iruditu zitzaidan eta -laburra izanda- azpitituluak euskaratu egin nituen. Tira ba, ideia pare bat bota ditu Shirkley-k hor:
Tira! Eta guri zer? "Jendeak" zer kenduko digu bada? Seguru hori pentsatu duzuela, baina:
Adibide tonto pare bat:
Badakit honek guztiak euskararen kasuan oraindik zientzia-fikzioa ematen duela, baina hizkuntza handien kasuan horrelako guztiak eta gehiago daude dagoeneko, eta gurera etorri datorrela esango nuke. Eta kontua ez da informatika ikastea, jakintza eta produkzioa zelan ari diren eraldatzen konturatzea baino.
Zer diozue?
Etiketak:
Argi dago hizkuntzen irakaskuntzan sareak gero eta protagonismo handiagoa duela (ingelesaren kasuan, adibidez, ikaragarria) eta ez dakit zein abiaduratan baina geurera ere etorriko dena.
Ezin gara gure txokotxoan gelditu, belaunaldi berriak noiz etorriko zain. Ezin dugu sarean ere etengabe errealitate analogikoa erreproduzitzera jo. Sarera atera behar dugu beldurrik gabe, eskaintzen dituen aukerez baliatzeko. Euskaltegia birpentsatu behar dugu, dimentsio birtuala gehitu. Irakaslearen papera birdefinitu.
Ikasle ahalik eta autonomoenak nahi ditugu, erabilera eta ezagutza uztartzen dutenak, gazteak erakarri nahi ditugu baina, gaur egun, XXI. mendean, ezin dugu horrelakorik egin gelako ateak itxi eta mundua kanpoan utzita. Ikasleak sarean gero eta eduki hobeak aurkitu ahal ditu, elkarreragina ahalbideratzen duten tresnak gero eta zabalduago daude. Itxuraz, ikas-ingurune/ erabilera-sare pertsonal eta autogestionatuak ageri dira ostertzean (ez nuke jakingo esaten, euskararen kasuan, zein urrun edo zein hurbil ditugun).
Eta? Euskaltegien eta euskara irakasleen figuraren hil-kanpaiak aditzen al dira horregatik? Ez, horratio! Irakasleok eta euskaltegiok sare horretan erreferentzia izan behar dugu. Adabegi baliotsua. Baina horretarako mugitzen jakin behar dugu. Dimentsio birtualari jaramon egiten. Kalitatezko ikasbideak diseinatzen. Norbanakoari arreta jartzen. Jarioa sustatzen. Elkarreragina kudeatzen... Lur berri bat da, aukera berri bat, lan egiteko modu berri bat datorkiguna.
Jode, predikadore bart ematen dut, barren! ;-D
Bienvenido a
Euskara irakasleak
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
© 2009 Creado por Benito en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio