Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Seguruenik gehienok jakin duzue Maite gure kideak duela egun batzuk 2008ko EGA azterketak hartu eta sarean ipini zituela online egiteko ariketa gisa. Sarean nahikoa zabaldu zen berria behintzat. Gaur, berriz, IKTeroak eta Euskaljakintza blogetan administraziotik jaso duen aginduaren berri eman digu: azterketak saretik kendu behar ditu argitaratu berri den liburuak "bere ibilibidea" egin arte. Bi urte pasatu arte edo, hain zuzen ere.

Maite apur bat ezagutzen dugunok badakigu zenbat ordu eta zelako gogoarekin eman dituen lan horretan. Alde horretatik mingarria da erabakia duda barik. Baina bestetik, -garri atzizkidun hitz gehiago okurritzen zaizkigun bitartean, buelta pare bat emateko galderak:

  • EAEko administrazioan (Hezkuntza Saila kasu honetan), zer nolako irizpideak erabiltzen dituzte euskararen ikaskuntza sustatzeko materialak eta baliabideak zabaltzeko orduan? Niri, Maitek kontatu duena irakurrita, boteprontoan bat baino ez datorkit burua: aurrekontuetarako sarrerak bilatzea.
  • Merezi du inork sareratzeko ahalegina hartzea, hura osatuta eta hobetuta sarritan, gerora hori bada ordaina? Ez dakit, baina baten batentzako azkenean hori egiten duena SGAEren iragarkietako "pirata" baino ez da izango seguruenik.
  • Baten batek uste du benetan Maiterena bezalako lan batek argitaratutako liburuari halako kaltea egiten dionik? Ala burokraten zurrunkeria baino ez da? (Hau beti izan da horrela, eta horrela egin behar da, eta horrela egingo dugu, eta bestela ezin da izan beti horrela izan delako)
  • Ez dakit galdera honentzako erantzunik inon aurkitu daitekeenik, baina baten batek ondo baino hobeto jakingo du seguru: EGAko azterketen liburuen zenbat ale saltzen dira? Zenbateko diru-laguntzak daude euskararen irakaskuntzarako materialak eta baliabideak sortzeko? Zer nolako litzentzia ematen zaie horrelakoei? Zergatik?

Funtsean, uste dut askori oraindik (eta ez administrazioan soilik) ikasmaterialak hitza entzun edo aipatzen dutenean Osaba Scrooge McDuck-i begi-ninietan pizten zaion ikur hori berori pizten zaiela. Hori baino ez.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Zuri sortutako galderak datozkit neuri ere. Balio beza mezuak Maite eta inguruan dituen guztiekiko elkartasun gisa, jakin baitakigu izugarrizko ahalegina egiten dutela. Beren lanak blogosferan nahiz ikastolako ikasleengan nolako eragina duen gertutik dakit eta benetan da aipagarria. Animo Maite eta segi aurrera!

Erantzun honi

Adiministrazioa PUBLIKOA da, ezta? Denon diruarekin, ezta?
Lotsagarria, beste adjektibo bat ez ipintzearren.

Erantzun honi

Lotsagarria. Betiko moduan burokratak euskalduntzeari trabak jartzen, betiere negozioaren izenean ikasleen kalterako.
Aurrera, Maite eta IKteroak, askok zuen beharra dugu eta!

Erantzun honi

Josuren baimenarekin (bai, ezta?). Sustatun bota dituen galderak ekarriko ditut hona:

Bat: Administrazioak dirua “irabazi” behar al du materiale hau eskura jartzeagatik? Beste modurik ez zegoen garaian, tira, argitaratzeko modu bakarra izan zitekeen liburua… eta liburuak kostu batzuk dakartza, tira, onar dezagun olagarro etxabere bezala. Baina gaur egun nahikoa zen zorioneko azterketak sarean jartzea, liburua bera fisikoki argitaratu gabe. Kostua = 0. Eta ez dago aitzakiarik, kontuan hartuta EGArako matrikula Internet bidez SOILIK egin baitaiteke.

Bi: Liburua sarean jarri izan balute, esan nahi baita argitaratu ahal izateko zuhaitzik hil gabe, edozein momentutan zuzen zitzaketen paperean argitaratuz gero zuzendu ezin litezkeen akatsak.

Hiru: Oraindik ari gara “nirea neurea da eta ez dizut utziko kopiatzen”-ka? Ba, txarto goaz: Atzera doan herria.

Lau: Aupa IKTroak, aupa Maite

Erantzun honi

Baimena badukezu, egile eskubideak ordaindutakoan ;-)
Orain akatsa leku bitan: "Eta ez dago aitzakiarik, kontuan hartuta EGArako matrikula Internet bidez SOILIK egin daitekeELA. Glubs!

Erantzun honi

Hitzak halakoetan alferrikakoak izan ohi dira. Ramoncin asko dabilela gure artean, alajaina! Gure etxean esaten den moduan: Ondo eginen pague, ate onduen palue! Animo, Maite!

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak