Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Inpresio bat baino ez da, azalekoa nahi baduzue, baina ez zaizue iruditzen azkenotan euskara ikastearekin eta helduen euskalduntzearekin lotutako albisteek oihartzun handiagoa izaten dutela erdarazko hedabideetan euskarazkoetan edo -nahi baduzue- "abertzaleetan" baino?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Iruditzen zait kostata bada ere, euskarari buruzko 'klitxe' batzuk, hizkera politiko zuzen modu bat, eraiki genuela euskaraz zein erdaraz. Iruditzen zait, halaber, euskarari buruzko 'klitxe' berri batzuk, bestelako hizkera politiko zuzen modu bat, eraiki nahi dutela, erdaraz zein euskaraz.

Eta zuek ez dakit, baina nik neuk beldur itzela diet klitxeei, hizkera politiko zuzenari eta trintxerei. Orain inoiz baino ahalegin handiagoa egin behar dugu hizkuntzari ñabardurak eransteko eta aurrera bidean oinarrizko kontsentsuak bilatzeko. Hiritarron eta euskal hiztunon mesedetan izango delakoan. Ai, nere juaneteak!

Erantzun honi

Erantzun honi

600 orduak non geratu dira baina? Euskaltzale askok HEAren gaineko informazioa eguneratu beharko lukete, ezta? AEK vs. HABE, 600 orduak... Baten bat irtengo zaigu oraindik Jalgi Hadirekin.

Erantzun honi

Ez dakit konparazioa bigarren terminoarekin egin ala ez. Ez dakit "abertzaleetan baino" oihartzun handiagoa duten. "Oihartzun handiagoa dutela", bere horretan, seguru baietz. Eta hau, nire ustez, ez da nota txarra, inondik ere.

Erantzun honi

Bururatzen al zaizu adibiderik?

Izan ere, ez zait iruditzen, oro har, euskara ikastearekin eta helduen euskalduntzearekin lotutako albiste gehiegirik dagoenik, ez batzuetan ez besteetan. Baina hori ere inpresioa baino ez da.

Erantzun honi

Kaixo Mirenbe, ongi etorri txoko honetara lehenengo eta behin.
Ez dakit adibide eskaera norentzat den baina saiatuko naiz neure partetik batekin erantzuten.
Euskaltegien inguruan Interneten agertzen diren albisteak "harrapatzeko", Google-en bilaketa zerbitzuak erabiltzen ditut: Google News, Google Blog search eta Google bilatzailea bera. Esaten diet termino hauek bilatzeko: euskaltegi edo euskaltegia, edo euskaltegian edo euskaltegiak edo euskaltegiko... Eta bilaketa horretara harpidetzen naiz, RSStik edo epostaz. Orduan termino horietako bat agertzen den albiste berria datorren bakoitzean jakinarazi egiten didate. Gauza bera egiten dut neure RSS jarioekin, termino horiek agertzen direnean azpimarratzeko esaten diet, eta hor euskarazko hedabideak izaten ditut.
Eta kontua da bilaketa horietan erdarazko hedabideetan agertu ohi direla albiste gehienak, ez dut estatistikarik egin, inpresioa da, baina esango nuke Diario Vasco edo El correo edo El País bezalakoetan agertzen direla albiste gehien. Ez oso errelebantean gehienetan egia esanda, baina kantitatean behintzat gehiago.
Bestalde, zure inpresioarekin bat nator. Euskara ikastea eta Helduen euskalduntzea ez da albiste iturri oparoa izaten hedabideentzat. Eta horrekin beste sentsazio bat, euskalgintzaren barruan ere ez gara oso nabarmenak izaten. Sentsazioak, inpresioak eta pertzepzio subjektiboak baino ez dira azken batean, baina askorenak izanez gero, beste zerbaiten bila joan beharko da akaso.

Erantzun honi

(berandu nator eztabaidara, baina tira... Euskarazko egunkarian hamar urtez egin nuen lan, eta zerbaitetan argitzen ahal dut zalantza)

1) Zenba itzazue, faborez, Berriak eta Garak eta bertze egunkariek dituzten orrialde kopuruak. Berria eta Gara nabarmen txikiagoak dira (diruz pobreagoak baitira).

2) Berriak eta Garak apenas lantzen duten tokiko informazioa, informazio hori hagitz garestia baita. Beraz, zaila da eztakinongo euskaltegiaren arazo edo afera zehatza egunkari euskaltzaleen orrialdeetara ailegatzea; eta ailegatzekotan toki txikia hartuko du. Baina dudarik ez dut euskaltegien arazo, afera edo kontu potolo guztiek tokia dutela egunkari euskaltzaleetan. Ez da zuek nahi bezain handia? Ekologistek ere toki handiagoa nahi lukete, eta feministek, eta auzo elkarteetakoek, eta hezkuntzakoek, eta euskara teknikariek, eta herri bakoitzeko besta batzordeek, eta euskal hedabideetakoek, eta gazte asanbladek... (1. puntura joan).

3) Niri dagokidanez, eta euskarazko egunkarian eginiko lanari dagokionez, ezin duzue imajinatu zein gogaikarria egiten zitzaidan behin eta berriz, behin eta berriz, behin eta berriz... euskara hizketagai (idazketagai) hartzea. Ongi dago batzuetan egitea, baina gehiegitan egiten nuelairuditzen zait, asko baitziren bete beharreko kuotak (2. puntura joan).

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak