Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

HABE aldizkarian gehigarri berezia publikatu dute azaroko zenbakian. Euskaltegian ez badaukazue hemendik jaitsi ahal duzue (pdf 3 mb).

25 urteurrena dela eta ikasleen eta irakasleen profilen inguruko informazioa zein emaitzen laburpena publikatu dute besteak beste.

Emaitzekin hasita (18. orrialdea) hauek dira han plazaratu diren ondorioak:

  • Zazpi ikasturteak batera hartuta, ikusi egiten da 1A mailan, 101-103 urratsetan, hasitakoak 52.783 ikasle direla. Horietatik %20,46k ez dute urrats bat bera ere gainditzen; %23,36k urrats bat gainditzen dute; %18,09k bi urrats; %11,55ek hiru urrats; eta %26,36k hiru urrats baino gehiago.
  • 1B mailan, 104-106 urrats tartean, 26.201 ikasle hasi ziren. Horietatik %13,11k ez dute urrats bat bera ere lortzen, %22,35ek urrats bakarra; %16,85ek bi urrats; %12,4k hiru urrats; eta %35,3k hiru urrats baino gehiago.
  • 2. mailan, 107-109 urratsetan, berriz, hasitako 18.230 ikasleetatik %13,59k ez dute urratsik lortzen; %22,35ek urrats bat; %17,08k bi urrats; hiru urrats %15,33k;, eta, hiru urrats baino gehiago %28,1ek gainditzen dituzte.
  • 3. mailan, 110-112 urratsetan, 24.295 ikasle hasi ziren. %23,1ek ez zuten urratsik gainditu; %51,2k urrats bat gainditu zuten; %16,54k bi urrats; %9,16k hiru urrats.
  • 3. mailan, 201-202 urratsetan, 10.376 ikasle ibili ziren. Horietatik %24,37k ez dute ezer gainditzen; %66,23 urrats bat gainditzen dute; %9,39k bi urrats gainditzen
Grafiko hau daukazue han:

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Datuok interpretatzeko laguntza eske natorkizue. Zer esan nahi dute? Adibidez, 1A maila hartuta, zazpi urtetan %26'36k bakarrik gainditu dituela 3 urrats? Edo bestelako zenbakitara etorrita, 52.783 ikasletatik 38.870ek ez dituztela 3 urrats lortu zazpi urtetan? Esadazue oker nabilela, arren!

Jakin dakit horietako asko ez direla zazpi urtetan aritu. Eta badakit zenbaki demagogikoak* direla nireak baina, halaber, kezka handia sortu zait, ikasle askoren espektatiba frustratuak ikusten baititut zenbaki horien atzean. Eta berriro nire galdera: porrot ala parrat? Zenbakiak bota eta kitto?

*Horien artean guztiak ez dira espektatiba frustratuak, zeren kopuru horren barnean baitago, adibidez, azken urtean bi urrats gainditu duen ikaslea.

I.O (1): Beste pare bat kontu kezkagarri: EGAn ematen den 'paloa', %40 ez bermatrikulatzea**, ikasle/irakasle ratioa handitu izana...

** Egia da horietako askok ikasprozesua amaitutzat ematen dutela, adibidez agiri ofizialen bat lortu duten %11'27 horrietako batzuek edo beren helburuak betetzeko agiririk behar/nahi ez dutenek edo ikasprozesua aldi baterako eten dutenek edo...

I.O (2): Ministroak ematen dugu zenbakiak gora eta behera eta egia da zenbakiek eta paperek edozein interpretazio jasan lezaketela eta ziur txarto atera ditudala zenbakiak eta ezkor hutsa naizela eta... baina ummmmmmmmm! tarariketebi!

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak