Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Zauria egin nuen lehengoan atzamar batean, ez da ezer larria, baina atzamarra bendatuta daukat eta atzamar batek asko ez duela egiten pentsa daitekeen arren, gauza askotan igartzen da. Haietako bat teklatuan idaztea da. Atzamar guztiekin idazten ohituta nago (mekanografia ikastaroa egin nuen aspaldian) eta egunotan konturatu naiz neure abiadura dexente jaitsi dela, ondorioz, gutxiago idatzi eta gehiago nekatu (igarri da ez dudala kaparrada handirik eman egunotan, ezta?).
Lehengoan interneten eta honelako sareetan parte-hartzea gora eta behar ibili ginen, eta galdera tontoa etorri zait burura orduan.
Zuetako zenbatek dakizue atzamar guztiekin idazten, mekanografia alegia? Ordenagailuan idaztea kostatzen zaizue? Uste duzu hori arazoa izan daitekeela ordenagailuen bidez komunikatzeko eta, oro har, gauzak idatziz botatzeko?
Ez da arazo nagusia izango akaso, seguruenik ez. Baina jakin mina piztu zait mekanografiaren kontu honekin, eta baliteke gure prestakuntzan sartu beharreko gaia izatea.
Zer diozue?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Ez dakit galdera tontoa den zurea, ez dut halakorik uste. Bi atzamar erabilita (hiru p,l eta o letrekin) saiatuko naiz erantzuten.

Birtualitatearen hasieran irakurmena zen trebetasun nagusia , honen ostean asko garatu ziren entzumena eta ikusmena eta 2.0k idazmenaren igoera esponentziala ekarri du. Mintzamena oraindik ere nahiko trebetasun zokoratua dugu (gero eta gutxiago, hor baitaude skype...). Gizakien arteko komunikaziorako eta makina/gizakia komunikaziorako idazmena da gaur gaurkoz trebetasun sortzaile nagusia. Makinak lehenengo fase honetan eskuaren hipergarapena ekarri du (eboluzioaren hastapenetara itzuli garela dirudi). Hurrengo mugimenduek aniztasunaren bideari ekingo diotela dirudi: mugimendua txertatuz (wii munduak), touch guneak... Halaber, web semantikoak aurrera egin ahala, pentsatzekoa da mintzamenak eta sinkroniak ere gero eta presentzia handiagoa izango dutela sarean.

Honez gero, galdetu diozue zeuen buruari... zertara dator bi atzamarretako plastada hau? Bada, labur esanda, nire ustetan hementxe dago partehartze zuzena mugatzen duen gakoa. Oraintsu arte elkarreraginerako komunikazio modu nagusia eta ia bakarra ahozkoa eta sinkronoa izan da; interneten garaiotan, ostera, ohiturak eraldatzea eskatzen zaigu, hau da, sareko elkarreragin zuzenerako komunikazio idatzia eta asinkronoa erabiltzea. Eta kostatu egiten zaigu, ez gaude ohituta eta. Parte hartze ez zuzenean, berriz, eroso gaude: batetik, ez duelako zuzenak besteko ahaleginik eskatzen; eta bestetik, gure betiko ohiturekin (ikusmena, entzumena, irakurmena) bat datorrelako.

Bistan da, beraz, gaur gaurkoz, bi atzamardunok ez daukagula zereginik mekanografia ikastaroak egin dituzten morroi hauekin. Baina etorriko dira garai hobeak, bai horixe! ;-D

Erantzun honi

Erantzun honi

Polita, Benito, Jerry Lewisen pasartetxoa. Nondik datorkizu zaletasun hori?... Et, et, et!... Pentsatzen hasita, ez al zen Jerry Lewis bera izan 'Irakasle txoroa' (El profesor chiflado) filmaren protagonista nagusia? Eskopetak, danba! ;-D

Erantzun honi

Jerry Lewis eta beste hau nahasten ditut beti:
=:-) XD

Erantzun honi

Jerry Lee Lewis 'The Killer'. Honek ere tiro egin zion, ba, baxu-joleari. Danba eta Danba.

Erantzun honi

Plisti, SAW-ko atal guztiak ikusi dituzu? (Hau galdetzen dizut "Materialak" atalean Bill-en inguruan planteatu duzun eztabaidagatik)

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak