Zauria egin nuen lehengoan atzamar batean, ez da ezer larria, baina atzamarra bendatuta daukat eta atzamar batek asko ez duela egiten pentsa daitekeen arren, gauza askotan igartzen da. Haietako bat teklatuan idaztea da. Atzamar guztiekin idazten ohituta nago (mekanografia ikastaroa egin nuen aspaldian) eta egunotan konturatu naiz neure abiadura dexente jaitsi dela, ondorioz, gutxiago idatzi eta gehiago nekatu (igarri da ez dudala kaparrada handirik eman egunotan, ezta?).
Lehengoan interneten eta honelako sareetan parte-hartzea
gora eta behar ibili ginen, eta galdera tontoa etorri zait burura orduan.
Zuetako zenbatek dakizue atzamar guztiekin idazten, mekanografia alegia? Ordenagailuan idaztea kostatzen zaizue? Uste duzu hori arazoa izan daitekeela ordenagailuen bidez komunikatzeko eta, oro har, gauzak idatziz botatzeko?
Ez da arazo nagusia izango akaso, seguruenik ez. Baina jakin mina piztu zait mekanografiaren kontu honekin, eta baliteke gure prestakuntzan sartu beharreko gaia izatea.
Zer diozue?