Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Ez dakit gune honetako aitapontekoak horrelakorik espero zuen, baina badabil mugimendua bertan. Dagoeneko 47 txalupa honetan sartu garenak. Ez dira egun asko, baina baina bai handia hemen sortutako saltsa. Hori dela-eta, eztabaida-gogoeta-hausnarketa interesgarria sortu da Karrajua-n honen inguruan. Bertan ari gara batzuk asteotako lehen etapatxo honen bilana egiten. Ondo legoke hemen zaudeten gehiagoren iritzia, gogoeta eta abar ezagutzea. Zergatik ez duzue bueltatxo bat ematen Karrajua-tik?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Hemen daukazue Aitorrek aipatzen duen Karrajuko erreferentzia: http://karrajua.org/blog/benito/euskara_irakasleak_22_egunera

Erantzun honi

Berrogeita hamar gara jadanik, Aitor. Ez dakit zure txalupa horrek eutsiko dion pisuari. Horrela ez bada, argazkiko uhartean geratuko naiz. Lauso-lauso ikusten dut gainera, zorabiatzen hasia naiz apur bat, lehorrekoa izatea zer ote den!

Erantzun honi

Bai, plisti, bai: zorabioa nabaritzen hasia naiz dagoeneko. Eta kopuruagatik baino, mugimenduagatik. Txalupan jende asko edo gutxi egon daiteke; baina bake-santuan badaude, ba bueno... Baina batera eta bestera ari badira, txalupa zabuka hasten denean, ai ama!
Gure txalupa honek, paterek ez bezala, nahi beste bidaiari har ditzake; eta kulunkak zorabioa eragiten du; baina hobe zorabio hau geldirik dagoenaren asperdura baino, ez?

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak