Egun hauetan Karrajua-n eta beste zenbait blogetan azaldu da pasa den astean Bilbon egin ziren herri administrazioetako erabilera-planen inguruko jardunaldiei buruzko informazioa.
Aipatutako jardunaldietan izan zen hitzaldi bat orain arte aipatua izan ez dena eta hona ekarri nahi dudana. Aitor Gorostizak eskaini zuen "
Administrazio idazkiak berritu eta estandaritzatzeko" teknikak"
http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/er...">Hementxe duzue osorik.
Ikusiko duzue tresna etae teknika oso interesgarriak eskaintzen dituela hainbat idazki mota estandarizatzeko. Denak ez dira, noski, gurekin ari diren ikasleentzako erabilgarriak, administrazio-zeregin jakin batzuetarako begira baitaude.
Edonola ere, honaxe ekarriko ditut idatziak argiak eta zehatzak izateko bertan eskaini zituen zenbait aholku zuzen:
• Aukeran hitz laburrak eta ezagunak
• Ez esaldiak beharrik gabe puztu, betelanak ez du dotoreziarik erakusten
• Estilo nominala baino naturalagoa du estilo predikatiboa euskarak
• Hizkera konkretua, abstraktuaren ordez
• Egitura pasiboak ez gehiegi erabili
• Esaldi berean ezezko egitura gehiegi ez sartu
• Esaldi laburrak, luzeegiak baino hobe: ez sartu perpaus gehiegi esaldi berean
• Ez pilatu aposizioak
• Esaldian informazio nagusia aurreratu: saihestu atzerakarga
• Ez egin erlatibozko kate luzeegirik
• Aditza leku logikoan kokatu
• Kontuz erdarazko gerundio okerren kalkoekin
• Errepikapenak erabili, neurriz baina, kohesioa indartzeko
• Testu antolatzaileak erabili
• Puntuazioa egoki erabilita kohesio handia izango dute idazkiek
• Tipografia aberatsa lagungarria da, neurriz eta argi hierarkizatua erabiliz gero
• Diseinua argia eta funtzionala izan behar da
• Lerroaldeak egituratu
• Zerbait ulertzen zaila bada, adibideak eman
• Egokitu hizkera gaiari