Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Aupa zuek!

Tira, orain arteko ahalegin guztiak alferrikakoak izanda ere, ea oraingoan zalantza madarikatua dagokion tokian ipintzen dudan. Espero dut nire ezjakintasun teknologiak zuen patxada eta bakea lar izorratu ez izana, baina zurea batez ere, On Benito.

Hona duda andana:
Zein alde dago KENDUTA eta IZAN EZIK formen artean?
Forma jatorra da KENDUTA hori? Balekoa? Vade retro satanas? Berdin-berdin erabiltzen dira biak? Zuzenak dira ondoko esaldi guztiak? a) Niri izan ezik, gainontzekoei / beste guztiei dirua falta zaie b) Niri kenduta, gainontzekoei dirua falta zaie. c) Ni kenduta, gainontzekoei dirua falta zaie.

EGA taldean sortutako zalantza andana da, eta erabili eta begiratu ditudan berridazketen soluzioetan denetarik ikusi ahal izan dut. Dena dela, eta nik ikusitakoaren arabera, badirudi KENDUTAren aurrean NOR kasua nagusitzen dela gaurko prosan- beste esaldiaren deklinabide-marka edozein izan arren-, IZAN EZIK araututako formarekin gertatzen ez den bezala. Horrexek berak nahasten nau: IZAN EZIK araututa egonda, zer demontre gertatzen da bere baliokide izan daitekeen KENDUTA formarekin? Zein deklinabide-kasuk lagundu beharko luke?

Nik neuk ez dakit, eta ez daukat batere argi. Maitek DEKLINABIDEA ETA KAKOTXAK eztabaidan dioenarekin ados nago -aupa Maite! -, hau da, KENDUTA forma hori ez dela oso jatorra izan behar, antza; eta erabiltzekotan, IZAN EZIKen antzera erabili beharko genukeela, ezta? Maite? Hala ere, erabilerak batzuetan aurkakoa adierazten duela ematen du. Duda Euskaltzaindiaren Jagonet zerbitzura bidali eta erantzunaren zain nago. Eta horren zain jarraitzen dut. Eta zain darrait. Aiduru, itxaroten... Ea zuetako batek aurre hartzen dion Jagonet zerbitzuari. Ez da gaitza izango.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Eta, jakina, errespetua ez dela inoiz falta; baina uste dut errespetu falta bat dela esatea KENDUTA eta IZAN EZIKen arteko eztabaidak betetzen dituela edukiz enparauon eskolak. Hemen dabilen inork ez du ukatzen zuk esaten dituzun guztiak.

Txarto ulertu duzu bi aldiz txo, goiko guztia zure interpretazioa da, "eztabaida betetzen dituela edukiz enparauon eskolak" ez dut esaten, baizik eta, askotan horrelako txikikeriekin betetzen ditugula eskolak, ta hori esatea errespetu falta bada (baina aurretiaz esaten du ez dudala inor mindu nahi) jainkoa betor eta esan dezala. Jopa.

Eta zer da nire mezuak erantzuteko aukerarik ez duela ematen?. Jopa

Bestalde zuk diozu

. Ze, eta bide batez Benitoren iruzkina hartuz, oker ez banago, gaztelera eta bestelako hizkuntza normalizatuetan, arazo hori gaindituta baitute, ez bada maileguen onartzearen kasuetan.

Instituko Cervantesen orrian sartuko bazina ikusiko zenuke ezetz, eztabaida sutsuak daudela kontu horiekin, gaztelera bigarren hizkuntza bezala irakasten dutenen artean.

Erantzun honi

Orain pare bat urte behintza forotxo bat zuten zalantzak argitzeko eta eztabaida sutsuak egoten ziren; galdera honelakoak : "nola esan behar da por mi cuenta o a mi cuenta?" . "no me ha dicho que va a venir, o no me ha dicho que vaya a venir?" Postura egiten dizut ez dakizula zein den erantzuna eta kezkatu ere ez zaituela egiten. Errespetu osoz.

Erantzun honi

Argibide teknikoa.
Ottok esan du mezu batzuetan ez dagoela erantzuteko aukerarik ematen, Hala da, eztabaida batean mezu nagusiari edo erantzun bati erantzun ahal zaio, horrela adarren antzera harilkatzen dira eztabaidak. Baina hari nagusitik hiru maila baino ez dira onartzen, eta horrela ezin zaio erantzun erantzunaren erantzunaren erantzunari, hortik aurrerago ez dago adarrik alegia.
Horixe gertatu da Betizuren mezuarekin, erantzun baten erantzunaren erantzuna zen eta ez adarren topera heldu gara eta ezin zaio horri zuzenean erantzun.
Adarraren adarraren adarraren puntan.. kantatzen hasi naiz deskuidoan. ;-)

Erantzun honi

Instituko Cervantesen orrian sartuko bazina ikusiko zenuke ezetz, eztabaida sutsuak daudela kontu horiekin, gaztelera bigarren hizkuntza bezala irakasten dutenen artean.

ala

Instituko Cervantesen orrian sartuko bazina ikusiko zenuke ezetz, eztabaida sutsuak daudela kontu horiekin, gaztelera kanpoko hizkuntza bezala irakasten dutenen artean?

Badago aldea

Erantzun honi

Nago eztabaida honenak egin duela. Nik ez nuen ondo dago edo txarto dago edo antzerkorik espero, ezta gutxiago ere; bai, ostera, zalantza argitzen lagunduko zidan pistaren bat, eta hasieran pentsatzen nuena berresteko pista nahikoak jaso ditudanez, eskerrak eman behar dizkizuet guztiei; RAEkoei ere bai. Tira, guztiei, erretxintzen hasi direnei izan ezik...edo kenduta??? (txantxa da) Hurrengo zalantzara arte!

Erantzun honi

Bigarren Hizkuntza, "kanpoko" edo "barruko" honetan ez naiz sartzen, baina irakasleak "natiboak" dira, eta alfabetatuak gazteleraz, beraz, hiztun osotzat joko genituzkeen horietakoak. Ez dut alderik ikusten.

Erantzun honi

Bigarren Hizkuntza bezala, eta guk euskara 2H bezala irakasten dugu, "kanpoko" edo "barruko" honetan ez naiz sartzen, baina irakasleak "natiboak" dira, eta alfabetatuak gazteleraz, beraz, hiztun osotzat joko genituzkeen horietakoak. Ez dut alderik ikusten.

Erantzun honi

Ba, nire ustez, aldea izugarria da.

Lengua delako ikasgaian ez diote garrantzirik emango horrelako kontuei; beharrezkoa dute, ostera, kanpokoekin aritzen direnak ze, horiek, hizkuntza ikasteaz gain, agiriren bat-edo nahiko baitute eta agiria edukitzea, zoritxarrez, horrelako txikikeriak jakitean dago oinarrituta, han eta hemen.

Erantzun honi

Arazo teknikoa argituta. Mila esker.

Erantzun honi

Eskerrik asko argituta .

Erantzun honi

JAGONET ZERBITZUAREN ERANTZUNA:

Agur, Igor!

Ez zait batere egokia iruditzen horrelakoetan kenduta erabiltzea; askoz ere egokiagoa da izan ezik / kontuan hartu gabe / alde batera utzita erabiltzea. Begira, bestela, zer gertatzen den 5. adibidearekin: *Amari kenduta, inori ez dio jaramonik egiten (amari ZER kenduta?).

Ez adiorik.

Joxe Ramon Zubimendi
JAGONETen arduraduna
Euskaltzaindi

Erantzun honi

Nik ere uste dut 'kenduta' kasu guztietan erabiltzea nahasgarria izan litekeela baina badira esaldi argi askoak ere. Hara: Gure honetan, Donostian egin da beti, 2000. urteko Gasteizkoa kenduta. edo Izan ere, cabañuela direlako horien eskola ikusita, hauek apenas datozen haiekin bat, lehenbiziko hori kenduta. Pello Zabala. Naturaren mintzoa. Alberdania 2.000.

Joxe Ramonek proposatutakoek ere zenbait zalantza sor lezakete. Begira:

Ni alde batera utzita, denak joan ziren afaltzera.
Ni kontuan hartu gabe, denak joan ziren afaltzera.

eta

Ni izan ezik, denak joan ziren afaltzera.

Esanahi berekoak al dira? Ez al dira nahasgarri suertatzen?

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak