Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Elena gure ikasle blogariak euskaltegian irakurtzen dituen liburuen irukzina egiten jarraitzen du "El euskaltegi" blogean.

Gaur Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana liburuaren harira istorio interesgarria kontatu digu Andurekin izandako "harremanaren" bilakaeraz. Elenaren hitzak ekarriko ditut hona.

Lehenengo fasea:

Izan ere, testu hura sakonegia iruditu zitzaidan nire euskara mailarako, edo agian nire bizitza ezagutze mailarako, nork daki!. Halere, jakin banekien idazle hori gorroto nuela.

Bigarren fasea:

Dena den, eta irakasleak oso gustuko zuenez idazlea, gero eta maizago irakurtzen genituen klasean Lertxundiren testuak, eta zenbat eta  gehiago irakurri orduan eta errazagoak iruditzen zitzaizkidan artikulu horiek. Jadanik ez nuen hainbeste gorrotatzen Anjel.

Hirugarrena:

Orain dela 3 hilabete-edo, Zoaz infernura, laztana eleberria argitaratu berri zutela entzun nuen irratian. Jakinmina sortu zitzaidan zeren eta tratatzen zen gaia gaur egungo gaia zen, genero indarkeria, hain zuzen ere; baina Lertxundirena zenez, uste nuen oso liburu zaila izango litzatekeela.

Errematea:

Halere, nik oso gustura irakurri nuen liburua.

Irakasle-lanaz hausnartzeko galdera batzuk plazaratu dizkigu Elenak (eskerrik asko eta aurrera!) nire ustez.

  • Geure gustu eta zaletasun artistiko eta kulturalak ikasleari transmititu eta haiekin konpartizen abilak izaten gara? Norainokoa da ikaslea -hasiera batean gehien bat- ikaratzeko arriskua?
  • Kontziente gara ikasleak gure gustuko lanak behar den mailan apreziatzeko izango dituen zailtasunak une bakoitzean zeintzuk diren? Hizkuntzaren zailtasuna ez ezik, faktore gehiago ere baditugu agian. Elenak berak "bizitza ezagutze maila" aipatzen digu. Beste batzuk akaso: euskal kulturaren ezagutza eta harekiko "maitasuna",  norberaren gustu artistiko-kulturalak,  erreferentzia soziokulturalak...
  • Kasu honetan, dirudienez, irakaslearen zaletasunak ekoizpen kulturalera hurbiltzeko zailtasunak samurtu dizkio ikasleari apurka-apurka. Zein izan daiteke klabea horrela gerta dadin eta ikaslea ez ikaratzeko? Zaletasuna besterik ez?
  • Zer ideiarekin etortzen dira ikasleak "Euskal Kultura" deitzen den horretaz? Ezagutza, pertzepzioa eta iritzia esan nahi dut. Zer ezagutzen dute? Zer uste dute horretaz? Berea "sentitzen" dute? Urruna zaie? Eta geuri?
  • Euskarazko ekoizpen kulturalaren kontsumoa bultzatzea agertzen da sarri normalizaziora ailegatzeko xedeen artean. Zer oztopo aurkitzen dugu horretarako? Eskaintza egokia da? Zaletasuna eta kontsumoa zabaltzen asmatzen dugu? Gure lana da hori? Nola egin daiteke?
  • Galdera handia eta derrigor erantzun behar ez dena, lasai. Zer da "Euskal Kultura"?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Badakit akaso lar laburtzea dela baina ikasleei askotan esan diet alemana ondo ikasteko momentu batean garagardoa eta saltxitxak gustatu behar zaizkizula...

Erantzun honi

Eta euskara ondo ikasteko?

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak