Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

‘Mundua aldatu egin da eta guk ere, berarekin batera, aldatu beharra dugu’ esan zuen Obamak orain gutxi. Obamaren inperio zabalean ez ezik, geure etxetxoan ere etengabe ari gara mugitzen. Ez dut inolako zalantzarik. Norbaitek honela nahi izango balu ere, ezin izango luke inola ere gelditu mugimendua. Baina zein abiaduratan ari gara mugitzen? Zein norabidetan? Azter dezagun euskararen ikas-irakaskuntzan 2000. urtetik gaur arte izandako ibilbidea:

• Autonomoagoak al dira ikasleak? Ikas-estrategiak aldatu dituzte? Motibazio hobea al dute? Beste helburu batzuk?

• Irakasleok ezberdin egiten al dugu lan? Formazio hobea dugu? Aldatu da ezertan gure ekinbidea? Eta gure ideiak? Estatus hobea al du gure lanbideak? Baldintza hobeak?

• Asko aldatu dira materialak? Eta edukia eta syllabusa? Etengabeko berrikuntza al dago? Materialgintza partekatua?

• Zertan aldatu da gure euskaltegia? Eskaintza zabalagoa du? Porrota murriztu al da? Lan egiteko modu desberdinak sustatu dira? Antolaketa horizontalagoa du?

• Euskaltegi-sare gisa hazi egin al gara? Trinkotu? Beharrezko lan-taldeak sortu? Beste sareekin elkarrizketa eraginkorra mantendu?

• Administrazio mailan norabide argia al dago? Proaktiboa al da? Prospektiba erabiltzen du? Zeintzuk izan dira lorpen esanguratsuenak?

Galderok 2.000. urtetik 2.009.era izandako mugimendu nagusiak aztertu eta norabidearen egokitasuna aztertzeko aitzakia baino ez dira. Ea berauen bidez, gure elkarrizketa-gunetxo hau ere zertxobait mugitzen dugun.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Mahai gainean jarri dituzun galderek erantzun landuagoa merezi dute duda barik. Oraingoz sentsazio batekin baino ez dizut erantzungo. Etengabeko deja vu daukat nik aspaldion. Denak berdin jarraitzen du, ez da ezer berririk gertatzen, betikoak betikoan betiko modura. Sentsazioa baino ez da, ez oso justua seguruenik, gertatuko ziren gauza berriak, aldaketak, bai. Akaso ikusten ez direnak ez direla pentsatu ohi da. Edozelan ere, zergatik sentsazio hau?

Erantzun honi

Galdera galderaren gainean! Denak erantzutea zaila da oso. Dena den, irudipena dut gutxien aldatu dena ikaslea bera dela. Askotan ikaslea gure eremura ekarri nahian aritzen garela iruditzen zait; guk berera joan behar dugula ahaztuta.
Ikastaroetako eta gure arteko birtuosismo didaktikoa primeran dago, baina askotan gauzak sinpleago, naturalago eta xumeagoak dira.

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak