Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Gizonik ez balego, orduan zer? galdetzen zuen R. Ordorikak orain urte batzuk. Gizonena euskaltegietan espezie babestuaren kategoriara heltzen ari dela dirudi. Zergatik ote?

Eta gazteak? 30 urtetik beherakoak ere ez dira euskaltegira etortzen, batzuek uste genuen neurrian behintzat. Honek ondorio garbiak ditu: n-belaunaldiaren euskaltegiratzearen atzerapena, besteak beste.

Zer ari da gertatzen?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Haizean baino galderetan dago erantzuna:
XX.mendeko jendartean, oraindik, gizona emakumea baino lehenago hasten da lanean? Emakumearen lan formazioa luzeagoa da? Denbora eta prestaera handiagoak behar ditu lana aurkitu ahal izateko?
Emakumea da, oraindik, umeekin egoten dena? Eskolan euskaraz ikasten duten umeekin? Non dago gizona? Non ibiltzen da gizona? Zeintzuk dira bere kezkak? Zertan ematen du aisialdia?
Emakumeak gizonak baino arduratsuagoak dira?
Emakume gehiago ari da euskara ezinbestekoa den karreretan?
Gazte asko euskaldundu da eskolan? Euskaldundu ote dira? Ote dituzte? Euskalduntzea amaitu dute? Amaitu ei dute?
Euskaltegira etortzen diren gazteek EGA edo hizkuntza eskakizunen bat dute helburu? Bi urtean helburua lortuta, euskaltegian jarraitzen dute? Euskara erabiltzen dute? Euskaltegia erabili dute? Euskaltegiak erabiltzen ditu? Elkar erabiltzen dugu?
Gaur egungo gazteek beste kezka batzuk dituzte buruan eta ez dute euskararen balioa ikusten?
Galderetan daude erantzunak, eta ez haizean, Bob Dylanek zioen legez.

Erantzun honi

Erantzun honi

Gazteak ez dakit, baina gizonak interneten enredatzen dabiltzala dirudi:

  • Gizonak: 23
  • Emakumeak: 17
  • Deklaratu gabe: 5
Adinaren datuak ere emango nituzke, baina uste dut errorerako tarte handia dagoela hemen sartzean aitortu den adinarekin. Ala ez?

Erantzun honi

Datuei dagokienez, HABEren webgunean, beti ere EAEren barruan:

Adina <30 30-35 36-40 41-45 46-50 >51
Irakasleak 391 284 382 270 104 74
% 25,98 18,87 25,38 17,94 2,45 6,91

 

Sexua Emakumezkoak Gizonezkoak
Irakasleak 1.048 457
% 69,6 30,4

 

2007ko datuak dira. Gazteak direla eta, lautik batek 30 urte baino gutxiago dauka. Emakumeak-gizonak 2/1 proportzioan. Seguruenik leku batetik bestera aldeak egongo dira, emakume gehiago daude eta adinaren batez bestekoa altua izan daiteke, baina ez dirudi muturreko zenbakietan gaudenik.

Erantzun honi

Txuloa montajea!!!!

Datuei dagokienez, ikasleenak are nabarmenagoak izango dira, nik uste. Baina gaur euskaltegian lankide batzuk komentatu didaten bezala, 'normala' ere bada, kontuan izanda, gauza bera gertatzen dela unibertsitatean ere. Dena den, bi gauza behintzat argi eta garbi geratzen dira: batetik, oraindik ere gizonaren eta emakumearen 'rol' batzuk oso definituak direla; eta, bestetik, ikasleria lan-merkatuaren gorabeherei lotuegia dugula.

Haizeak galdera gehiago ekarriko ahal dizkigu!

Erantzun honi

Hori montajea hori! Neuk ere halakoak egiten jakin nahi nuke.
Bestalde, galdera-erantzunen sorgin-gurpilarekin jarraituz, zenbat emakume eta zenbat gizon dago Euskal Herrian? Emakumeak gizonak baino gehiago dira -zentzu guzti-guztietan-. Beste bat, honako hau tribial galdera da: emakume ala gizon gehiago da munduan? Pentsatu, soluzioa amaieran daukazue.
Eta amaitzeko, bai, ziur nago hego haizeak galdera gehiago ekarriko diguna! Aldrebesagaoak gainera.

Tribial galderaren erantzuna: munduan gizon gehiago badago, Txinan eta Indian dugu zergatia; izan ere, kultur arrazoiak direla-eta, bi mega-estatu horietan gizonezkoak dira nagusi kopuruari dagokionez. Eta, beraz, mundu guztian ere gizonezko gehiago, gainerako herrialde gehienetan, guztietan ez bada, emakumezkoak gehiago izan arren.

Erantzun honi

Sartu hemen: http://dylan.sonybmgmusic.co.uk/create
Eta ikusiko duzue montajeak egiten zelako abilak zareten.

Erantzun honi

Ba, ez dut uste gazte asko ez dagoenik. Kontuan izan behar da euskaltegietan lan egiteko gutxienez diplomatura eduki behar dela (ondoen dabiltzanek 21 urterekin amaitzen dute) eta gehienak lizentziatuak izango direla (ondoen dabiltzanek 23 urterekin) ... atera kontuak. 30 urtetik beherakoak laurdena baino gehiago dira. Hala ere, harritu nau 51 urtetik gora horren jende gutxi egoteak ... nik ezagutzen ditudan euskaltegi batzuetan hortik gorako jende asko dabil .......

Erantzun honi

HABE aldizkariaren azken alean (394.zenbakian) dator datu zehatza:

Ikasleeriaren adina era argian doa gora ikasturtez ikasturte EAEko euskaltegi guztietan. 1.994-1.995 ikasturteko ikasleek, esaterako, 27 urte zituzten batez beste. 2.006-2.007 ikasturteko ikasleek, berriz, 34 urte dituzte

Hainbesteko arrakasta ote du hezkuntza sistemak euskalduntze lanean ala beste zer edo zer ere ari da gertatzen?

Erantzun honi

Gaur irakasle batekin honi buruz ari nintzela, kezkatuta utzi nauen galdera bat utzi du airean kulunka, hodei beltz trumoiburua izango balitz bezala: Eta, etortzen ez badira? Euskara ikasteko beste modu batzuk topatzen badituzte? (Palabea genuen hizpide).
Atzo izan nuen bilera batean, kafe-timean jakina, gai hau berau planteatu zen eta sarean ikaskuntza informalerako zenbait gune atondu beharraz, jolas serioen kontua ere aipatu genuen.
Baina trumoiburuak hor dirau... Eta gazteak etortzen ez badira euskaltegietara? Beraien bila jo beharko dugu sarera? Jaioko dira berriak? ......?

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak