Benitoren
Atoan-en ikusi dut
bideoa. Ikasle konektatua edo sareratua nolakoa den azaltzen du. Eta pentsatu dut ikasle kendu eta irakasle jarrita ere
irakur dezakegula bideoan esaten dena. Zeuek ere ikustea nahi nuke.
Hemen da.
Bestalde, –eta kasualitate hutsez-
honakoarekin egin dut topo hortik zehar nenbilela:
Ez dut beste “nick” bat ipini nahi, ez dut beste “tag” bat ipini nahi, ez dut nahi besteek jakin dezaten zer egiten ari naizen, zer entzuten dudan, ez ditut publiko egin nahi neure blog gogokoenak.../... Ez dut ikusi nahi Youtube telebistan, ez dut ikusi nahi telebista Youtuben.../... Ez dut programa gehiago instalatu nahi, ez dut programa gehiago desistalatu nahi.../ Ez dut gehiago etiketatu nahi, ez dut gehiago konpartitu nahi, ez dut gehiago komunikatu nahi...
Twitterrez ari da baina zabalago ere uler dezakegula uste dut, aurreko bideoa bezala.
Kontua zera da: Zein da zuen jarrera honetaz guztiaz (internet, teknologia, blogak, twitter, sare sozialak....)? Eman dezagun bideoan agertzen den jarrerari +5 ematen diogula eta “ez dut nahi”-ka dabilenari -5. Non kokatzen duzue zuen burua? Norainokoa da zuen saresoziopatia? Horrelakoak izan beharko ginateke irakasleak, ikasleez gain?
-5________________________________0________________________________+5
(
Komunikariak-en idatzi dudanaren kopipastea da hau.)