Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Euskara Irakasleak honetan zabiltzatenok ikusi duzue gure artean taldeak egiteko aukerak daudela. Hortxe ditugu autoikaskuntza, ikaskuntza on-line edo materialgintza adibidez.
Talde hauetan jeneralean ez dago aukera tekniko gehiegirik: taldekideei mezua bidaltzea, taldearen orrian iruzkinak egitea eta, gehien bat, foroa.
Talde bateko kide egiten bazarete konturatu naiz askotan mezuak foroan publikatu beharrean taldearen iruzkinetan botatzen direla. Berdin-berdin esaten dira gauzak, baina taldearen orri nagusian agertzen direnean ez dago aukerarik mezu horri erantzun zuzena emateko, eta beharbada, hobe izaten da forora bidaltzea.
Baina, konturatu naiz era berean, taldeko forora mezua bidaltzeko lotura ez dagoela oso argi. Ez da goian eskuman dauden aukeren artean, "mezua bidali" hori klikatzen baduzue mezu pribatua bidaliko da, ez publikoa.
Foroan mezua publikatzeko lotura hain zuzen ere foroaren blokearen azpian dago: "eztabaida hasi" ipintzen duen lekuan. Honela agertzen da autoikaskuntza taldean adibidez:

Partekatu

Erantzun honi

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak