Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Interneten azkenotan gero eta gehiago ikusten dira halako top10 edo top100 moduko zerrendak. Kasurako gaztelania ikasteko 10 baliabideen zerrenda hau edo elearning-erako 100 tresna hauek. Okurritu zait bada euskara ikasteko baliabideen top10 moduko bat egitea. Auskartuko naiz neurea botatzen, neureak baino ez, gonbidatzen dizuet zuek ere zeuen top10a (edo top5 edo 3 edo 2 edo 1.500) botatzera. Hau nirea (asko pentsatu gabe)

  1. Euskaltegien sarea
  2. Praktika programak
  3. Barnetegiak
  4. Ikasbil
  5. Euskara norberaren kontura ikasteko metodoak, gidak eta laguntzak (hau adibidez)
  6. Ikasten.net
  7. Euskaltzaindia.net
  8. Sareko hiztegiak eta Euskalbar
  9. Santurtziko Udal Euskaltegien baliabide zentroa
  10. Aizu eta HABE aldizkariak

Ez zarete ados egongo, baina hori da grazia.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Beste zerrenda bat (ez da nirea, baina balio dezake): www.ehu.es/azpidazkitik hartua

Euskara on-line (eta doan) ikasi eta praktikatzeko hamar webgune

1. Euskara 0tik ikasteko bi wiki daude:

http://www.wikilearning.com/curso_gratis/curso_de_idioma_euskera/5971

http://es.wikibooks.org/wiki/Euskera/Indice

2. Ikasbil webgunean milaka eta milaka artikulu, testu, bideo eta audio daude. Denak daude banatuta mailaren arabera, 1A, 1B, 2 eta 3. mailak alegia. Horrez gain, batzuk didaktizatuta daude, hau da, ariketa egiteko modua eskaintzen dizu webguneak berak. Eta ez hori bakarrik: webgune honek Murgilduz izeneko ikastaroa izan badu, baita esaera zaharrak, txisteak, …

http://www.ikasbil.com/jetspeed/

3. EGA prestatzeko lekuak ere badaude sarean zehar. Interneten baliabide ugari daude: azterketetanzer eskatzen den, hiztegiak, hobeto idazteko tresnak, eta, zelan ez, zenbait azterketa.

Helbide orokorra hauxe:

http://euskaljakintzaega.googlepages.com/home

2005-2006ko azterketak hemen:

http://euskaljakintzaega.googlepages.com/05-06azterketak22

4. Euskarari lehen hurbilketa egiteko, interesgarria da Deustuko Unibertsitateak bere garaian plazaratutako euskara ikasteko metodoa.

http://servicios.elcorreodigital.com/euskera/

5. Zure euskara maila zein den jakin nahiko bazenu, horretarako aukera ere ematen du sareak.

http://elcorreodigital.hator.com/

6. Emun kooperatibak kudeatzen duen Lan ta Lan webgunean hainbat eta hainbat baliabide daude, batez ere, idatzizkoari begira: dokumentu ereduak, hiztegiak, ganoraz idazteko tresnak, …

http://www.lantalan.com/doc/agiri-ereduak

7. Karrajua izeneko webgunean ere hainbat baliabide agertzen dira, klaserako materialak eta klaserako baliabideak izeneko ataletan.

http://www.karrajua.org/klaserakoak/klaserako

http://www.karrajua.org/baliabideak

8. Kontsultak eta zalantzak argitzeko lekuak ere egon badaude:

http://www.ivap.euskadi.net/r61-2347/eu/contenidos/informacion/duda...

http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/

9. Euskarazko softwarea ere oso erabilgarria da euskara idatzia hobetzeko batez ere. Hainbat gunetan sakabanatuak dauden euskarazko software programak leku batera bildu dituzte.

http://www.euskara.euskadi.net/r59-19678x/eu/t06aInventarioWar/t06a...


10. Eta, azkenik, hamargarrena. Ba, hauxe bera, Azpidazki bera. Izan ere, webgune honetan hainbat eta hainbat baliabide daude euskara ikasi eta hobetzeko: hiztegiak, dokumentu ereduak, … Eta kontsultak egiteko gunea ere.

http://www.ehu.es/azpidazki/

Erantzun honi

Ez, ezin, ba, bat etorri. Gauza zaila da zerrenda bakarra egitea. Beste top10ak ikusita euskaltegi sareak edo barnetegiak baliabide gisa jartzea gehiegizko iruditzen zait. Nik, behintzat, ezin ditut bestelako baliabideekin alderatu. E-learningerako 100 horietako askok ere balio dute euskararako. Egia esan, horietako asko erabiltzen ditugula ikusteak gure intuizioa hain txarra ez delako irudipena sortu dit eta gustura joango naiz ohera. Asteburua hasteko ongi!

Erantzun honi

Bai, Jon, internet-en euskara ikasteko zerrenda egin nahi izanez gero, zoritxarrez, euskaltegi eta barnetegi sarea ez litzateke lehenengo postuan egongo, ezta top 10 horretan ere. Izan ere, euskaltegi-barnetegiek oro har interneten bidez ikasteko oso baliabide gutxi eskaintzen ari gara oraingoz. Pentsatzeko puntua duda barik.
Dena dela, nire asmoa ez da izan elearning edo interneten bidez euskara ikasteko zerrenda egitea, euskara ikasteko baliabideen zerrenda baino, orokorrean, interneten edo mundu fisikoan. Eta uste dut horrela ikusita euskaltegi eta barnetegien zerrendako leku horretan egon behar dutela, ala ez?

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak