Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Ez dakit non irakurri dudan (ganbara ez, ganbarotea daukat nik eta!) baina polita eta erraza iruditu zait 'jolastxoa'. Hara:
Zapata kaxa ipini ikasgelan (edo gune birtual batean). Ikasleek papertxo batean idatzita eta tolestuta bertara botako dituzte astean zehar (ez une jakin batean) zalantzak (benetako zalantzak, eskolen joanean galdetzen ez diren horietakoak).
Ostiralean kutxan daudenak batu eta ikasleen artean banatu, beraiek saia daitezen ikaskideen zalantzak argitzen, eskola orduetan horretarako propio sortutako tarte laburretan.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Ideia ona txoko honetan jolasak edo klaserako aktibitateak proposatzearena, Plisti. Seguru hemengo partaideek badauzkatela halako piloa.
Neuri momentu honetan ezer okurritzen, baina blog batera bidaliko zaituztet: IH Barcelonako gaztelania departamenduak Formacion ELE bloga kudeatzen du, eta hor lantzean behin klaserako ideia politak botatzen dituzte. Gaztelania irakasteko pentsatuta daude, baina asko beste edozein hizkuntzatarako erabil daitezke.

Erantzun honi

Nik hasiera maila talde bat daukat eta hauxe egiten dugu: astean zehar klasetik at, entzuten, ikusten, irakurtzen dituzten euskarazko hitzei erreparatu behar eta ulertzen dituztenak apuntatu behar dituzte. Ostegunetan bakoitzak ulertu dituen hitzak aipatu behar ditu eta sailkatzen ditugu: zenbakiak, koloreak, egunak, orduak, familia, aditzak... Zer lortzen ari gara? Orain euskaraz dauden kartelak ere irakurtzen dituzte, ETBko pilota partiduak ikusten dituztenean ez dute bolumena itzaltzen, norbait euskaraz elekatzen bada kasu egiten diote...enfin gauza txikiak baina onak. Eta askotan, klasean bereziki landu ez ditugun hitzak ere agertzen dira eta esanahi zuzena ikasten dute.

Erantzun honi

Beste ideatxo bat plazaratu dute garu Formacion ELEn: Jugar con la información personal.
Txartelen jokoa egiteko era bat. Batzuek ezagutu duzue dagoeneko, hor daukazue bestela.

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak