Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Gaztelaniaren irakaskuntzan (ELE) jende asko dabil munduan, eta interneten eta blogosferan ere baditugu. Guretzat ere baliagarriak izan daitezkeen baliabideak, gogoetak eta informazio asko aurki dezakegu haien sareetan.

Gaur ekarriko ditut hona mundu horretan dabilen gure paisano baten hitzak. Iñaki erandioztarra Bartzelonan ibili da gaztelania irakaslea izateko master-a egiten, eta bere esperientzien berri eman digu Ibilbidea blogean. Gaur adibidez berak eta Daniel Jimenezek egin duten materialak aztertzeko gidatxo baten berri eman digu Guía para el diseño y seguimiento de tareas, actividades y secuenci... mezuan.

Gida hori bere blogetik jaitsi dezakezue, eta, haren lizentzia erabilita, mezu honi ere erantsi diot.

Baina proposatu nahi dudana ez da hori izan bakarrik. Iñakik gidaren aurkezpenean irakaslea eta materialari buruz bere iritzia eman digu hitz hauekin:

Nosotros estamos convencidos de que un buen profesor ha de ser capaz de diseñar sus propias tareas, actividades y secuencias didácticas. Los libros de texto pueden sernos útiles un muchas circunstancias, pero su caracter cerrado (no cambian una vez salen de la imprenta) los hace inadecuados en muchas ocasiones y, en estos momentos, deberemos ser capaces de ir más allá del libro de texto y crear propuestas didácticas nuevas adaptadas a nuestros estudiantes. Por otra parte, es evidente que podemos optar por no utilizar ningún libro de texto en clase. Así que, ya sea porque el libro de texto se nos queda corto o porque no usamos ninguno, si queremos ser profesores eficaces y autónomos, tenemos que ser capaces de diseñar nuestras propias actividades, secuencias y tareas.

Irakasleak materialgile ere izan behar du? Noraino? Noiz? Bat zatozte hitz hauekin? Gure kasuan irakaslea materialgile ere izatea bideragarria da?

Zer diozue?

Partekatu

Eranskinak

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Argi dago irakasleak materialgilea izan behar duena; eskolak gobernatzeko materialetan oinarritzen garen neurrian bai, behintzat. Zentzu honetan, bat nator erabat Iñakiren adierazpenarekin.

Beste gauza bat da, euskara irakasleok ditugun lan-baldintzetan, egingarria izango ote den irakasle batek bere materiala sortzea. Eta ez naiz, soilik, formatu kontuez-eta ari (nahiz eta ezin ahaztu horrek ere garrantzi izugarria duela). Dokumentu bat aurrean dugula, zer egin horrekin, nola, zertarako, zerekin.... pentsatze hutsak denbora luzea hartzen du (ganoraz egingo bada, jakina).

Irakasle guztiek sortu dute materialen bat bere irakasle bizitzan. Dela interes handiko zerbait aurkitu duelako, dela ikasleen beharretara primeran egokitzen delako... beti egin dugu zer edo zer, materialetan aurkitu ez duguna. Eta horrek berorrek erakusten du, askotan, irakaslearen ideian hizkuntzaren ikaskuntzaren inguruan. Ez dago, nire ustetan, termometro hoberik.

Erantzun honi

Bai, irakasleak materialgilea ere izan behar du. Egia da lan-baldintzak ez direla onenak baina programatzen dakienak materiala sortuko du arazorik gabe. Horretarako dauden baliabide guztiak ezagutu behar ditugu noski. Askotan materiala egokitzearekin nahikoa da, hau ere egia da, baina ez dago, nire ustez, talde guztietean erabil daitekeen material standarrik.Sortzen den materiala eskolak prestatzeko abiapuntua besterik ez da eta irakasleak jakin behar du nola egokitu espero duen atarramendua lortzeko. Beno eta banoa eskola ematera!

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak