Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Egun on,
jakin nahiko nuke ea baden modurik Iparraldean egin diren EGA azterketak lortzeko, zeren Hegoaldeko azterketen bildumetatik pixka bat diferenteak baitira. Era berean; interesatzen zaizkit frantsesetik euskara arteko erdarakaden zerrendatxo bat lortu, ahozko adierapenaren estiloa hobetzeko. Esker anitz!

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Kaixo Pinpilinpausa,
Egia esanda orain arte hemen batu garenok Hegoaldekoak gara gehienak, eta ez dakit informazio hori emateko modurik izango ote dugun.
Dena dela, Iparraldeko AEK-koei bidali diet zure galdera, seguraski haiek jakingo dute guk baino gehiago horretaz. Ea zortea daukagun.
Frantsesetik datozen erdarakadekin neuk ere daukat jakin mina.

Ondo izan

Erantzun honi

Arratsalde on.

2008ko ekaina arte eman diren frogak lortu nahi badituzu, errexena Euskaltzaindiarekin harremanetan sartzea duzu. Beren daturik eskupean ez dut bainan beren webgunera joanez errex kausituko dituzu, bestenaz telefonoz deitu.
Bestalde IKAS zentroak duela zenbait urte argitaratu zuen ere bai bilduma bat, zuzenketekin, hau ere zure esku da (ikus Elkar edo IKAS)

Bigarren galderari erantzunez, erdarakaden inguruko bildumarik ez da eginik izan, dakidanez. Ez EGA azterketen kasuan/inguruan, bainan segur balitekela zer egin. Laguntzen ahal bazaitu gehienak sintaxia mailakoak izan ohi dira, EGA azterketen kasuan diot, baita mota guzitako kalkoak. Honen inguruko ikerlanak aldiz bidean dira, egia erran badirudi iparraldeko azken moda dela. Noiz argitaratuko diren ez dakit, bainan pasta izanen dela bai.

Laster artio.

Erantzun honi

Untsa, esker anitz!

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak