Ikasgelan eztabaidatzeko gai bat proposatzen dizuet:
Zilegi al da sano dauden pertsonak hiltzea beraien organoak erabili ahal izateko?
Demagun sano dagoen pertsona dela Bill, familiarik ez duena, ezta lagun minik ere. Demagun haren organoek bost pertsona salba litzaketela, batek bihotza behar du, beste batek giltzurruna, hirugarrenak... Zilegi al da Bill hiltzea besteen bizitza salbatzeko? Zergatik ez?
Azter dezagun beste kasu bat: zu eta beste bost pertsona bahitu zaituztete eta bahitzaileak argi eta garbi esan dizu, sinesgarritasun osoz, horietako bati tiro egiten badiozu beste bostak askatuko dituela; pertsona hori hil ezean, ostera, seioi egingo dizue tiro. Kasu honetan beste bostak salbatzeko pertsona bat hiltzeko prest bazaude, zergatik ez lehenengo kasuan?
Gogorregiak iruditzen bazaizkizu kasuok, azter dezagun hirugarren bat: pentsa dezagun tranbia baten gidaria zarela eta tranbia horrek bidegurutze batean ezkerretara ala eskumatara jo dezakeela. Ezkerretara jotzen baduzu, bide horretan den pertsona bat zapalduko duzu; eskumatara jotzen baduzu, berriz, bost pertsona zapalduko dituzu. Ziur aski ezkerretara joko duzu, pertsona bat zapalduz baina bost salbatuz.
Eta, orduan, zergatik ez hil Bill?
David Baine-ren artikulutik jasoa. Barkatu, itzulpena eskasa bada. Ez da nirea errua,
Googleren itzultzailearena baizik.