gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Etiketak:
Aupa Ainhoa. Serio hartu duzu bideoen asunto hau, eta estimatzen da hausnarketak hona ekartzea.
Ni konforme hiru erabileraren sailkapen horrekin. Apuntatuko nuke beharbada ez direla ikuspegi isolatuak, eta jarduera edo jarduera-sorta batean (ataza deitu nahi baduzue) hiru erabilerak konbinatu edo sekuentzializatu ahal direla.
Bestalde, ez nuke esango hirugarrena ailegatzeko puntua denik derrigor. Egia da bideoaren sorkuntza eta edizioa IKTen hedapenarekin gero eta eskuragarriagoa dela. Seguraski hau irakurtzen duzuen gehienok bideoa grabatu ahal duen telefonoa daukazuela, edo argazki-kamera, edo webcam-a... Ordenagailuko pantailan gertatzen dena grabatzeko aukeraz gainera (screencast). Eta atzo hitzaldi batean entzun nuen legez, bideoa editatzea gero eta konpententzia hedatuagoa eta beharrezkoagoa izango da.
Hala ere, ikus-entzunezko medioekin dugun ohiko erlazioan sorkuntza eta edizioa ez da beti agertuko. Internetetik bideoak jaistea, kopiatzea, partekatzea eta zabaltzea hala kontsideratzen ez bada behintzat. Beti ez gara horraino helduko, baina aukera hori baztertu ezin da egin, argi dago.
Bestalde, bideoa eta hizkuntza irakaskuntzaz hitz egitean plano bi bereiztuko nituzke:
Ohiko bizimoduan ikus-entzunezko dokumentuak komunikazio jarioaren parte handia dira, eta hizkuntza ibiltzen da tartean. Orduan, galdera bat planteatu beharko da: "ikasten duenak zer konpetentzia edo gaitasun komunikatibo lortu behar du euskarri horiei dagokienez?". Adibidez: telebistako albistegien bidez inguruan gertatu denaren informazioa jaso; filmak edo telesaioak ikusi, sentitu eta baloratu...
Baina bigarren planoa ere badugu. Bideoa dokumentua ez ezik, ikasteko euskarria ere bada: hizkuntzari buruz hitz egiten duten saioak edo ekoizpenak; jarduera didaktikoaren komunikazioaren euskarria; hizkuntza aztertzeko eta tratatzen laguntzeko tresna (behin eta berriz ikusi dezakezu ahozko jarduna, edo azpitituluak txertatu, edo norberaren jarduna grabatu eta autoebaluatu...).
Uste dut beraz, zuk apuntatzen duzun bezala, ikuspegia zabaltzeak ematen digula aukera bideoari bai komunikazioaren euskarri bezala, bai tresna pedagogiko gisa erabilera aurkitzeko. Bi galderari buelta pare bat emanda hain zuzen: 1) zer lortu behar dugu bideoari dagokionez? eta 2) zertan lagunduko digu bideoak ikasten?
Bide batez, atzo irakurri nuen, eta hausnarketarako utzi nahi nuke hemen:
4. Los medios audiovisuales sirven. Falso.
Un estudio realizado entre menores de seis a 12 meses por investigadores de la U. de Washington encontró que si los menores son expuestos frecuentemente a sonidos grabados en otros idiomas, pierden paulatinamente la capacidad de percibirlos. Esto no sucede con los sonidos producto de la interacción humana. Así, los materiales audiovisuales son un apoyo, pero nada reemplaza el rol del profesor, de padres que lean en voz alta en una segunda lengua o el de otras personas hablándola.
Bienvenido a
Euskara irakasleak
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
© 2009 Creado por Benito en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio