gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Etiketak:
Lausoa da oso erdarakaden kontu hau. Ondo bereiztu behar da zein den mailegua (hizkuntzari ekarpena egiten diona) eta zein erdarakada (landare eta animalien kasuan gertatzen den bezala, jatorrizkoa suntsitzen duen espezie inbaditzailea). Hala ere, bereizketa hori ez da beti argia, batik bat hizkuntzaren eboluzio naturala errespetatu behar dugula kontuan izanik, arauzalekeria zorrotzean -garbizalekerian- erori barik. Kezkatzen nauten hiru kontutxo aipatuko ditut:
Egia da erdarakadena hizkuntza guztietan gertatzen den fenomenoa dela, eta tentuz jokatu behar dugula gehiegikeriarik ez egiteko baina egia da, halaber, zenbat eta ahulagoa izan hizkuntza orduan eta arriskutsuagoak direla erdarakadak. Berriro ere diot neurriz jokatu behar dugula, estrategikoki: arau apur batzuk eta eredu garbiak erabiliz baina, batez ere, mundu erreferentziala nabarmen aberastuz.
Eskerrik asko, Betizu. Gustuko bai, interesgarriak, Fernandoren egiak diruditen gauzak, baina gutxitan entzun-irakurtzen direnak asko: Hizkuntz-zuzentasunaren inguruan dabilen autoritarismo eta aurreiritzi sozial eta kulturalak, eta hizkuntza eta hizkuntza hori erabiltzen duen komunitatea-gizartearen artean bereiztu beharra. Zuzentasuna eta hizkuntzaren garbitasuna ikuspegi soziokulturalaren fruitu omen dira, hizkuntzaren berarenak baino areago. Tonoa apur bat softwarelibreroa akaso, baina betiko akademizismoa baino nahiago dut aukeran.
Dena dela, gauza pare bati emango nieke buelta gehiago.
Batetik, erdarakaden asunto honetan argi dago hizkuntzatik haragoko irizpideak erabiltzen ditugula sarri. Seguruenik idazki horren egileek "Esto nos muestra que el criterio de corrección, el hablar bien, no es más que un criterio ideológico compuesto por múltiples valores como podrían ser el tradicionalismo, el clasismo, el machismo, el nacionalismo, etc." pasartean esandakoaren harira nazionalismo edo tradizionalismoarekin lotuko lituzkeenak.
Baina, beste pasarte honi jarraituta "La lengua, pese a quien pese, es una construcción colectiva, un bien común cuyos cambios ``varían con la dirección del viento'' (Darwin), no son obra de intelligentsia alguna, y su adquisición es una cualidad biológica de la especie humana, no una prebenda del Gran Hermano.", hizkuntza hiztunek eurek ezartzen duten sistema ere bada, eta sistema horrek arauak ditu, arau horiek beti bedeinkatuta egon ez arren. Hau da, euskara hizkuntza bat bada, euskaldunek sistema hori eraiki eta etengabe egokitu dutelako da.
Egia da hizkuntza ez dela sistema estatikoa, eta -gustatu zait ideia hori- aberastasuna akaso etengabeko bilakaera horretan dagoela, baina bateko, etorri berriarentzat beti izango da ulertu, ezagutu eta egokitu beharreko sistema bat (hori da ikastea azken batean, ezta?), hiztunek ezarri dutena, nahiz eta berak ere -hizkuntz komunitatean hartzen duen pisuaren arabera beti ere- eraldatze horretan partaide izateko aukera izango duen. Eta besteko, hiztun gazteak eraldatzen horren azken eragilea izango da beti, eta aurrekoek ezarritakoa hartuko du beti oinarri. Dena dela, eraldatze horretan faktore garrantzitsua dago, eta gaztelaniak berak ere sentitzen du: kultura indartsu eta dinamikoak daude munduan eta haiexek pisu eta bizitasun horren ondorioz, beste kulturetan eragiten dute, eta ondorioz, haien hizkuntzetan. Euskararen kasuan, argi dago gure inguruko erderen atzetik geu baino komunitate indartsuago, handiago eta dinamikoagoak daudela, eta gurekin dute etengabeko hartu-emana gainera, beraz, euskaran eragin handia izatea normalena izan beharko luke. Normala esan dut, ez onargarria, hori bestelako parametroetan kokatu behar da.
Bigarren ideia dator ondorioz.
"La transferencia lingüística, generalmente léxica, responde a situaciones socio-culturales determinadas. El que se produzca de modo masivo puede ser debido a varias causas pero, excluidas aquellas situaciones de estrés sociolingüístico intenso, la causa más normal es la de un gran dinamismo en campos determinados por parte de una cultura."
Eta ez da hori hain zuzen ere gaztelania eta euskararen arteko aldea: "estres soziolingistikoa"? Kritikatzen dituzten gaztelaniaren defendatzaile horiek ere ez dute gaztelaniaren beraren existentzia arriskuan ikusten, gehienez haren garbitasuna, jatortasuna edo tradizio linguistiko bat. Guk, ordea, hizkuntzaren eta hizkuntza horrekin batera dagoen komunitatea eta kultura bera ikusten dugu arriskuan, kutsadura edo esentziaren galera batzuk baino erabateko asimilazioa daukagu gainean. Ez euskara lohitzea soilik, gehiago "hizkuntza" ez izatea baino, hiltzea, eta ondorioz gu geu ere komunitate modura desagertzea. Komunitate horren komunikazio tresna galdu, eta komunitatea desegituratzea.
Erdarakaden buruhauste hau akabuan hortik etor daiteke. Ardura handiagoa eragiten digu hizkuntzaren erosioak neurri batean. Eta sarritan birus horren kontra itsutzen gara, baina artikulu horretan adierazten den bezala, birus horren kontra aritzeak ez dezala ekarri gorputzaren geldialdia, hau da, euskara komunikaziorako tresna da azken batean, eta hizkuntza garbitzearren ez dezagun komunikazioa zurrundu eta oztopatu. Alegia, ez dadila hau gertatu: "La paradoja es que quienes se erigen en Defensores del Idioma son quienes más perjudican, no a la lengua (difícilmente podrían hacerlo), sino a sus hablantes".
Bienvenido a
Euskara irakasleak
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
© 2009 Creado por Benito en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio