Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Bitxia egin zait gaur Andoni Egañak erronka hitzari buruz dioena Berria egunkarian. Hara: (Euskararen erronkak XXI. mendean hitzaldiaren izenburua hizpide duela) Ez dut izenburua nik jarri, eta ez dut gustuko, erronka hitza ez dagoelako ondo erabilita. Erronka jo egiten da; ez da substantiboa eta ez da apustuaren sinonimo, ezta gutxiagorik ere, nahiz eta azken boladan leku guztietan horrela agertu.

Begira hiztegietan zer agertzen den:

Elhuyar hiztegian:

Adierak
1 iz. Heg.
desafío, provocación; amenaza, bravata
Agure zaharrak erronka gutxi: el viejo no desafía apenas.
2 iz. Heg. (hed.)
desafío, reto
Euskal Herriaren erronka berria: un nuevo reto de Euskal Herria.
3 iz. Heg.
fanfarronada, fanfarronería, arrogancia
Makina bat erronka bazerabilen lehen: antes decía muchas fanfarronadas.

Azpisarrerak
Lokuzioak : erronka egin, erronka jo, erronkak bota, erronkaz

Hiztegi Batuan:

erronka iz. Heg.

erronka bota
erronka egin
erronka jo
erronkaz
erronkari izond. 'erronka botatzen, jotzen duena'.
erronkak bota* e. erronka bota.



Elhuyarrek erronkak bota eta Hiztegi Batuak erronka bota… Ai ama, beste bug bat!

Gainera, Erronkari ibar eta herri polit bat zirelakoan nengoen eta bertako gazta da zenbaitetan erronka jotzen didana, baina bego horretan egunero ikasten ei da zerbait eta.

Zalantza batetik abiatu eta bitxikeria pare bat bilatu (kaotikoa naiz, gero!). Eta argitu al dut zalantza? Arrazoi al du Egañak? Horretan agian ez, baina elkarrizketan esaten dituen gauzetan bai behintzat: Euskararen etorkizunak hiru gako ditu: lege babesa, borondatea eta sedukzioa.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Ba ez dakit zer esan nahi zuen "ez da sustantiboa" horrekin. Agian aditz lokuzioa dela?
Edozein kasutan, badirudi, zuk aurkitu dituzun hiztegietako definizioen arabera, "euskararen erronkak" euskarak jo edo botatzen dituenak izango liratekeela. Eta ez da kasua: euskarari berari botatzen dizkiote erronkak, berak bota edo jo beharrean. Alde horretatik Andoni zuzen dagoela uste dut.

Artikuluraren bukaeran diozunarekin, ados. Baina lehentasunak jarrita eta egoera kontuan hartuta, "sedukzioa, borondatea eta lege babesa" jarriko nuke hurrenez hurren.

Erantzun honi

Jakin-mina piztu didazu kontu honekin eta hortxe ibili naiz kuxkuxeatzen.

Zientzia eta Teknologiaren Corpusean, erronka hitza Egañak kritikatzen duen adieran dago erabilita ikusi ditudan adibide gehienetan: itzulpen-lanetan, genomari buruzko testuetan, ingurumenean, antropologian...

Bergaraldeko hiztegian esapide polit hau ikusi dut: "Batzuk erronkia ta beste batzuk pezetia" esaera. "Batzuek dirua eta ondasunak dituztela harro esaten dute, nahiz eta ez eduki; beste batzuek, ordea, nahiz eta isilik egon benetan eduki dauzkate."

Ereduzko Prosaren corpusean ere, adibide politak irakurri ditut eta plistiri gertatu bezala, hortxe aritu naiz adibideak irakurriz gozatzen. Adibidez, hau:

Zu sentikor bilakatzeko erronka onartua izan da; oro kontatzeko hitza emana izan da; eta abentura hartan eman ziren hitz guztien artean, hura izanen da segurki zorrozkien atxikia.
Edo beste hau:
Haatik, zuri aditzeko plazerrak erronka eginarazten dit arriskuari: baduket bederen zugatik, nire kontra bada ere, oro egin izanaren bozkarioa; eta nire sakrifizioak begirunezko eskaintza dira bilakatuko

Biak Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos-en liburutik hartuak (Jon Muñozen itzulpena)

Edo beste hau:
Beraren zorigaitzaren historiarekin hain loturik zegoen liburu hura aldean eramatea zorigaitz hori ezerezturik zegoela baieztea adina zen, eta gaizkiaren indar porrotatuei bozkariozko erronka isilpeko bat egitea adina.

Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges (Juan Garziak itzulia)

Esaldi hauek seduzkiorako...

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak