Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Arrazoiak egongo dira, seguru, baina nik ez ditut ezagutzen eta horregatik natorkizue laguntza eske:

Batzuetan, esaten dugun bezala idatzi behar dugu: baikara, hogeita zortzi.
Zenbaitzutan, idazten dugun bezala esan: geologia.
Eta beste batzuetan, modu batean esan eta beste batean idatzi: bat-batean.

Arrazoirik ba al da?

Beste zalantza txiki bat ere sortu zait, bazterrekoa berau: gaztelerazko rally eta rugby, zergatik dira euskaraz rally eta errugbi?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Jelou Plisti, nik ideiarik ez daukat, baina agian, bururatzen zait, rally errugbi baino modernoagoa da eta ez dago hain errotuta jendearen artean. Ipar Euskal Herrian errugbi talde onak daude, eta Hego Euskal Herrian ere baina gutxiago, (eta uste dut Euskal Herriko Errugbi Federazioa dagoela) , eta nik hemen rallyrik ez dut ezagutu, njire herrian egiten ziren poteo-rallyak izan ezean.

Bestalde, hitzen ebakera oso ezberdina leku batetik bestera, eta grafiak ez datoz oso bat ebakerekin, modu sinbolikoak baitira ( "z" da benetan "s" fonemaren grafia ? eta zenbat modutan ahoskatzen da "z" hori? ). Bestalde, zuk komentatzen dituzun hitzen ebakera horiek dira bakarrik ebakera batua , baina ahoskera ezberdinak ditu, Ipar Euskal Herrian "geoloxia" ahoskatuko dute , eta guk geolojia, ondoko erderen eraginez, noski, ... dinot nik, besterik gabe.

Agur bero bat.

Erantzun honi

Nik dakidala, bat-batean eta halakoetan arau edo gomendioa dago: hitz errepikatuen erdian bat-batean, goxo-goxo, behin-behinekoa... marratxoa sartu behar da. Bat-batean horretan azken batean errepikapena dago.
Geologia, Genealogia eta halakoak egia esanda ez ditugu idazten esaten dugun bezala. GeoloGia (gaztelaniaz "gueologuia" idatziko litzateke) ahoskatu beharko genuke (eta uste dut halako gomendioren bat dabilela), baina XeoloXia (gaztelaniazko Jamón edo Joselito-ren "j" hori) Hegoaldean, eta Iparraldean Dxeolodxia (ingelesezko John-eko J horren antzeko zerbait,edo frantsesezko Z-a) ahoskatu ohi da.
Gogora etorri zait ikasleen ohiko errakuntza bat. Giroa hitza "Yiroa" ahoskatzen dute askok, baina ez Yizona edo Yipuzkoa. Arrazoia hau izango da seguraski. ;-)
Bestela gogoratu behar da J-ren ahoskera desberdinak daudela EHn, hiru gutxienez: Yan (Bizkaiko mendebaldean, Iparraldeko eta Nafarroako leku batzuetan), Xan (erdialde guztian: Gipuzkoa osoan eta Nafarroa eta Bizkaiko leku gehienetan) eta Dxan/Dzan (Bizkaiko leku batzuetan: Lekeitio, Bermeo... eta Iparraldeko barnealdean, Zuberoan, oker ez banago, hala ere ez dira berdin-berdinak ere). Ahoskera zainduan Y ahoskatzea gomendatzen da oro har. Baina EITBn adibidez ematen du esatariaren jatorriaren arabera ahoskatzea baimentzen dela. Eta gainera ez da matematikoa izaten, hemen inguruan leku batzuetan Yan edo Yoan esaten dute, baina Jauna edo anaJea (anaia). Esango nuke hala ere, erdialdeko ahoskera hori, "X" (Jamón), hegoaldean behintzat hedatzen eta nagusitzen ari dela. Eta euskara irakasle gehienak "joteroak" izango dira seguru aski.
Ikasleren batek galdetu dizue inoiz "j" zelan ahoskatu behar den? Zer erantzun/gomendatu diozue?
Baikara eta halakoetan Euskaltzaindia literatura idatziaren tradizioaren azterketan oinarritu dela dirudi.
Filologo serioren batek irakurtzen badu, seguru kokotekoren bat hartuko dudala... Karneta kendu agian ;-)

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak