Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

LifeLong Learning kontzeptua sano zabaldu da azkenotan ikaskuntza, pedagogia, hezkuntza, prestakuntza eta teknologiaren inguruan dabiltzanen artean. Kontzeptu eta ikuspegi interesgarria da duda barik, ikastea ez da inoiz amaitzen, etengabeko prozesua da eta horri begira jarri behar dira baliabideak eta kanalak. Edozelan ere, kontzeptuari heldu baino lehenago duda bat etorri zait, zelan eman euskaraz?

Leku askotan ingelesez ari dira erabiltzen zuzenean (LifeLong Learning edo LLL), gaztelaniaz baten batek itzulpena egin du: "aprendizaje para toda la vida", baina aprendizaje permanente ere ikusten da. Katalanez Aprenentatge al Llarg de la Vida irakurri dugu. Portugesez Educação continuada (hezkuntza jarraia?) dugu Wikipedian, alemaneraz Lebenslanges Lernen dugu era berean (ingelesezkoaren parekoa dirudi).

Euskaraz Euskaltermen Etengabeko ikaskuntza daukagu gaztelaniazko "Apredizaje permanente" emateko. Beste dokumentu honetan Ikaskuntza iraunkorra dugu bestalde.

LifeLong Learning-en itzulpen zuzena "bizitza osoko ikaskuntza" edo halako zerbait izango litzateke. Etengabeko ikaskuntza edo ikaskuntza iraunkorra itzulpen egokiak iruditzen zaizkizue? Beste formaren bat bururatu zaizue?

 

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Aupa, Benito! Nik ere zalantza handiak izan ditut kontzeptu horren itzulpenarekin; dena den, baztertzen hasita, hitzez hitzezko "bizitza osoko ikaskuntza" eta ikaskuntza "iraunkorra" eta "jarraia" baztertuko nituzke. Euskaraz kontzeptu horren esanahia egokien hartzen duena, nire uste apalean, etengabeko ikaskuntza da. Beraz, oraingoz, eta ezer hobea bururatu ezean, horrekin geratzen naiz. ;-)

Erantzun honi

Honi buruz aritu nintzen proiektu batean bibliografia astintzen eta Eusko Jaurlaritzak izenburu hauxe jarri dio Liburu Zuriari:
Bizitza Osoan Egiten Den Ikaskuntzaren Liburu Zuria. Eusko Jaurlaritza.

Baina, aldi berean, hau da Zuzendaritzaren izena:
Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza

Hauxe zehazten da liburu zuri horretan terminologiaren inguruan:
“Izan ere, dagoeneko, Europako iparraldean etengabeko ikaskuntza edo bizitza osoan zeharreko ikaskuntza terminoak normaltasunez erabiltzen dira, baina hegoaldean hezkuntzaz eta prestakuntzaz hitz egiten jarraitzen dugu”

Beraz, “etengabeko ikaskuntza” eta “bizitza osoan zeharreko ikaskuntza” terminoak, biak erabil daitezkeela dirudi eta bien artean egokiena iruditzen zaiguna hautatu kasuaren arabera.

Erantzun honi

Eskerrik asko Maite eta Ainhoa. Hemen dago Ainhoak aipatu duen Liburu Zuria baten batek ikusi nahi badu.
Interesgarria eta buelta pare bat emateko nahaste terminologikoa: ikaskuntza, hezkuntza, prestakuntza... Hitzak baino gauza gehiago nahasten dira?

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak