Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Downesen aipamen bat zela-eta, enbidoa jo zigun Ottok: Zerrendatzeko moduan ete gaude irakaskuntza BERRI honek izan ahal dituen inplikazioak? Enbidoari handira eutsi zion Benitok (erregea, zalduna eta txanka zeuzkan eta), neronek txikira eutsi diot (ez naiz batere erregezalea), pareetan eskas ibili gara (media ziztrin batzuk) eta ia besteren batek egiten dion kolpe jokoari (dagoeneko, berrogei dauzkagu eta). Jokoa jolas bihurtuta bada ere, nire erretolika honi bukaera emateko, Andonik erakutsitako arrastoari jarraika, hiru baieztapen egingo ditut:

1. 'Autoikaskuntza' ezin da ohiko ikaskuntzaren suzedaneoa izan. Indargune eta potentzialitate piloa ditu. Bada garaia jokaera zalantzatsua alde batera utzi eta apustu sendoa egiteko. Nahiz eta apustu horrek orain arte ezarritako estandarra aldatzea eskatu.

2.'Autoikaskuntza' ezin da inoren koartada edo zurigarria izan. Ez ikasleena, enpresari erakusteko zer edo zer egiten dutela. Ez enpresena, administrazioari eta langileei erakusteko zer edo zer egiten dutela. Ez itxurakeriaren erreka nahasi honetan irabaziak ateratzen dituzten zenbait arrantzale aprobetxategirena.

3. 'Autoikaskuntza'k hautu metodologiko izatera iritsi behar du. Ez bakarrik ordutegi malgutasunagatik, baizik eta ikaste-estiloagatik eta ikas-irakasgaitasunagatik.

Ordago koxka!

PD: Asmatuko al dugu, behingoz, 'autoikaskuntza' baino hitz egokiagorik?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Nik hurrengo jokorako kartak botako ditut. Inplikazioak zerrendatu dira. Ondo. Irudikatu ahal dugu hori guztia zertan gauzatu litekeen?

  1. Zer gehitu, aldatu, indartu beharko genuke oraingo euskaltegietan eta euskara eskoletan oro har?
  2. Zer aukera berri zabaldu beharko genituzke euskararen i(ra)kaskuntzan?
  3. Zer tresna, baliabide edo material beharko genituzke?

Galderok ez ditut bota psikolastoekin jarraitzeko, adibide, eredu eta gauza konkretuen bilduma egiteko baino. Ideia-jasa modura, nahi baduzue. Bota adibide edo proposamen zehatzak.

Eskatzea eta amets egitea libre da, baina seguru ideia interesgarriren bat agertzen dela.

Erantzun honi

Ez dut uste joku izugarria dudanik baina hona "enbidoa":

1- Akademien garaia pasatu da. Interesgarria litzateke lehenik eta behin euskaltegiak ingurutik banatzen dituzten hormak eraisten saiatzea edo besterik ez bada ateak zabaltzea. Guztiak gara ikasleak hormaren alde batean eta bestean (baita irakasleak ere) ez bakarrik matrikula ordaindu dutenak. Matrikuladun ikasleak ez dira gure ardura bakarra ezta gure propietatea ere. EUSKALTEGIETAKO ATEAK ZABALDU BEHAR DITUGU.

2- Gainera, irakasle bat = talde bat kontzeptua (nire taldea, nire ikasleak...) eta ondoko gelan pasatzen denak bost axola!!..... gure gaixotasun larrienetako bat da. Irakasleak funtzioaren arabera antolatu beharko genituzke? Agian.

3- Euskaltegiak eskolak baino askoz ere zerbitzu gehiago eskaintzen dituzten guneak izan behar dute eta zerbitzu horiek dohainekoak izan beharko dute gehienetan:

- Aholkularitza didaktikoa.
- Aholkularitza administratiboa.
- Baliabideak eta tresnak eskuratu/ erabiltzeko aukerak eta sustengua.
- Topaguneak.

4- Guri ikasleak soilik euskaltegian dauden bitartean eta ordaintzen diguten artean interesatzen zaizkigu, eta gero? Euskaltegien ikuspegi merkantilista hori gainditu behar dugu.

5- Euskara ikasi edo euskaraz ikasi? Hau ez da berria, baina IKTen "iraultzarekin" (ez zait hitz hoberik etorri burura) berreskuratu beharko genukeen kontua da.

6- Sozializazioa/ pertsonalizazioa ez da dikotomia bat. Gureak SOZIALIZAZIOA + PERTSONALIZAZIOA izan behar du. Eta bi alorrak garatu behar ditugu eta horretarako tresnak/estrategiak/aukerak bideratu.

7-.........

UUUFA..... ederra mitina, zer gutxi behar den mundua konpontzeko...

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak