Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Ez naiz dekalogo zalea (Moisesen taulak iruditzen zaizkit) eta 2.0 irakaslea izan beharrean, 0.2 irakaslea naizela pentsatzen dut zenbaitetan; baina kontraesanaren maixu naizenez, Gorka J. Palazio irakasleak atondutako dekalogo batekin natorkizue oraingoan:

2.0 Irakaslearen dekalogoa

  1. Web 2.0ko tresnak erabiltzen dituen irakaslea: Wikipedia, Flickr, YouTube, 280slides, Zentation, SlideShare, TiddlyWiki, blogak, wikiak...
  2. Ikasleen artean web 2.0 tresnen erabilera eragiten duena: leihatzeko, kolaboratzeko eta kooperatzeko*
  3. Kidetasuna eta besteenganako begirunea eta tolerantzia sustatzen dituena.
  4. Ikaskuntza esanguratsua lortzen saiatzen dena.
  5. Taldean lan egiteko gai dena.
  6. Informazioa eraldatzeko trebetasunak irakasten dituena.
  7. Gogogabezian, agintekerian, axolagabekerian eta adorerik ezean abailtzen ez dena.
  8. Ikaskuntzarako aplikazio berriak probatu eta eskoletara eramaten dituena.
  9. Ikasleak eta irakaskideak ebaluazio partaide izan litezkeela onartzen duten ebaluazio irizpideak darabiltzana.
  10. Ikaskuntzaren gunea ikaslea dela uste duena eta, ondorioz, konpetentziak lantzeko atazetan oinarritzen dena. Ikasgai-zerrenda bati jarraitzen ez diona, eskola magistralak ematea helburu ez duena.

Gorka J. Palazio (Ruipérez irakasleak erakutsitako arrastoei , Bradbury en Marte bezalako guneei eta Stephen Downesen idazlan batzuei jarraituz).

* Batetik, jatorrizko bertsioan gaztelerazko competir eta compartir aditzak nahastuta daudela iruditzen zait. Bestetik, badakit ez dela euskara txukuna kolaboratzeko eta kooperatzeko erabiltzea, elkarlanean aritu jar nezakeen baina ez zait egokia iruditu kontzeptualizazioari dagokionean.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Web2.0 aipatzen denean bada gauza bat azkenotan apur bat antojagarri egiten hasi zaidana: aplikazioen zerrenda. Flickr, delicious, blogger, youtube, wikipedia... bakoitza bere logotipoarekin.
Bipuntuzerismoa izen ahoskaezinen zerrenda baino gehiago da, duda barik. Kontzeptua gertatzen ari zen fenomeno bat deskribatzeko sortu zen, ez zerbait eraikitzeko teoria modura, baina askotan aplikazioen zerrenda horiek ez dakit noraino argitzen duten horren atzetik zer dagoen, nire ustez teknologiatik, diagrama eta powerpoint deigarrietatik eta amaraunetik harago joaten dena. Besteak beste:
- Ezagutzaren eta informazioaren eraikuntzan, zabalkundean eta trataeran jende gehiago izan daiteke partaide aktiboa.
- Web soziala: komunikazio ekintza gehiago eta jende gehiagoren artean gertatzen dira. Hizkuntzaren erabilera hedatu eta ugaldu egiten da.
- Edukien gardentasuna. Gero eta zailagoa da ezagutza eta informazioa harresien artean gordetzea. Aldi berean, zailagoa suertatzen da inor iturri bakar batera mugaraztea (eskola magistralak?).
- Pertsonek protagonismo handiagoa hartzen dute, euren ahotsa -gune mugatu batean (interesa, harreman-sarea) baino ez bada ere- zabaltzeko aukera daukate. Iritziak, esperientziak, sentipenak... datoz informazioarekin batera. Erakundeek pisua galtzen dute ondorioz.
- Balioa ez dago hainbeste informazioa edo ezagutzaren jabegoan, sortzen den anabasa kudeatzeko eta handik ondorio praktikoak ateratzeko abilezian baino.
- Kolaborazioak, kooperazioak edota elkarreraginak ematen diote balio erantsia ezagutzari: norberak aportatzen dituen ideiak, esperientziak eta iritziak, edukien eraikuntza soziala, iruzkina...
Tira, gauza gehiago esan daitezke, eta horiek guztiek inplikazioak izango dituzte jardunean, duda barik. Edozelan ere, badago gertatzen ari diren hauetan deigarria egiten zaidan gauza bat.
Duela berrogei urte honelako aldarriak sinatuko zituzten askok, ideia "iraultzaileak" izango ziren duda barik. Gaur egun, halakoak ari dira gertatzen, teknologiaren eskutik neurri handi batean, eta "iraultzaile" asko dira errezelo gehien erakusten dutenak.
Iraultza-iraultza ez da gertatu oraindik hala ere.

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak