Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Aspaldi honetan taldea geldi samar dagoela eta zerbait bidaltzea bururatu zait. Autoikaskuntza dela eta zenbait bilera izan genituen iaz euskaltegietako irakasle eta ordezkariok.
Horretan ari ginela, bi liburu interesgarrirekin egin nuen topo HABEren Donostiako liburutegian:
Beyond methods: macrostrategies for language teaching. . B. Kumaravadivelu Liburua html
Liburuak hizkuntzen irakaskuntzan izan diren ikuspegien gainbegiratu interesgarria egiten du, irakaslea prestatu eta egoera bakoitzaren aurrean hauturik onena egiteko.

Raw Materials for the Mind: 4th Edition, David Warlick

Liburuan aurrez aurrekoan nahiz konputagailu bidezko irakaskuntzan gogoan izan beharreko zenbait kontutxo aipatzen ditu, baita zein tresna erabiltzen dituen ere. Liburuaren zenbait pasarte oso interesgarriak dira.

Egileak berak zenbait esperientzia baditu sarean:
Connet learnging podcastak

Warlick's CoLearners wiki esperimentala-edo. Mezu hau idazten ari nintzela aurkitu dut eta, beraz, ez dut ezagutzen. Dena den, interesgarria dirudi.
Tira, gaurkoz nahikoa izango da. Ea oraingoan eztabaida berri gisa jartzen dudan. Aurreko saialdian iruzkin gisa bidali baitut mezua.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Kumarandiveluren liburuari egin diot kuku (gainetik, e!). Ideia interesgarria hau:
"there may be a single exercise or a task that can facilitate negotiated interaction, activate intuitive heuristics, foster language awareness, and raise cultural consciousness all at once."
(ariketa edo ataza bakar batean elkarreragina negoziatu, intuizio euristikoa aktibatu, hizkuntzei buruz sentiberatu eta kontzientzia kulturala piztu ahal da batera).
Ez dut ezagutzen Kumarandiveluk zer testuingurutan kokatu duen hau guztia (ez dut liburua irakurri), badirudi metodoa gainditzeaz ari dela eta haren ordez (edo) "makroestrategiak" proposatzen dituela.
Dena dela, ekarri ditudan hitz horiek irakurrita askotan hartu dudan sentsazio bat etorri zait gogora: X lantzeko egiten diren ariketak edo atazak. Ez ote dabil hortik ideia moduko bat ariketa batekin gauza "bat" eta bakarra "lantzen" dela? Pentsatu dugu inoiz ariketa "analitiko" klasiko batek adibidez zertzuk pizten dituen ikaslearen buruan? Ariketarekin landu nahi direnak soilik?

Erantzun honi

Makroestrategiez gain nolabaiteko norabide, ikusmolde edo eskola gainditzeko beharra aipatzen du liburuan. Nik guztiz bat egiten dut horrekin; izan ere, askotan aldatu behar izan dugu boladan daudelako-edo, ikas-irakas moldez. Teoriko askoren hitzak jarraitu ditugu zurrun eta gero haiek jardun praktikoak ikustean ohartu gara ustezko modernitate, berritasun, hori "gainditua" dugula aspaldian. Atazetan oinarrituako ikaskuntza defendatzen duen Willisekin gertatu zitzaidan, esaterako, horrelako bat. Horregatik diot, jakintzak ogirik jaten ez duenez, irakasleak ongi prestatua behar duela, iturri askotatik edan behar duela eta unean-unean egokiena den estrategia eta bidea erabili, zernahi dela ere.

X lantzeko egiten diren ariketa edo atazei buruz bat nator zurekin. Esango nuke irakasleok (ikasleak ere bai) nolabait lasaitu egiten gaituela jakiteak ikaslea jarri dugula nolabaiteko hizkuntz beharren errepertorio, bateria, baten aurrean; alegia, guk azaldu beharrekoa azaldu diogula, guk eman dizkiogula tresnak eta, alde horretatik, gure lana egina dagoela.
Baina, guk errepertorioko kantak aukeratuagatik, agian, besteak ez ditu gogoko edo...ezin ditu jo, edo ez du estilo hori maite, ezta?
Askotan arinegi egiten dugu ikasleak behar dituen tresna horien diagnosia eta, beraz, nekez jakin dezakegu zer behar duen berak. Eta hori jakinik ere, argi dago "ariketa analitiko klasiko" bat edo, agian, ez hain klasiko bat lantzean ikaslearen buruan pizten direnak ariketarekin landu nahi direnak baino askoz gehiago direla, eta eskerrak horri! Hori interneteko bilatzaileetan hitz bat sartu eta espero ez ditugun emaitzak aurkitu eta nabigatzen hastea bezala da.

Gainera, ziur aski pertsona berak ere ez du beti ariketa beraren aurrean berdin jokatuko. Jazz musikariak ere ez du beti berdin inprobisatzen pieza bera, ezta?

Erantzun honi

Ariketa batek pizten dituenak direla eta, Hizpide 66an Josu Peralesek C-testei buruz idatzi zuen artikuluan daude adibide batzuk.

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak