Udaberria iristearekin batera, denoi beste gauza batzuetarako gogoa piztu zaigun honetan, ikasturtea bukatzear dagoela aprobetxatuz, ebaluazioaren inguruko gogoeta txiki bat egin nahi nuke. Asteburu honetan liburu labur, argi eta gomendagarri batekin egin dut topo: Neus Sanmartíren "10 ideas clave. Evaluar para aprender". Ebaluazioaz dihardu eta hamar ideia gako ematen dizkigu:
1. Ebaluazioa da ikaskuntzaren motorra.
2. Ebaluazioaren helburu nagusia erregulatzea da.
3. Akatsak beharrezkoak dira.
4. Autoebaluatzen ikastea da garrantzitsuena.
5. Ikasgelan denek ebaluatu eta arautzen dute.
6. Ebaluazioaren alde kalifikatzaile eta aukeratzailea ere garrantzitsua da.
7. Ebaluzio kalifikatzaile hutsa ez da motibatzailea.
8. Ebaluazio tresna ugari eta desberdinak izatea beharrezkoa da.
9. Kanpo ebaluazioa ere onuragarria izan daiteke.
10. Ebaluatzea beharrezkoa da irakaskuntza-ikaskuntza hobetzeko.
Bat al zatozte hamar ideiekin? Ni, oro har, bai.
Hondartzan irakurtzeko bezain arina denik ezin esango dut, baina irakurri nahi izanez gero
HEMEN aukituko duzue.