Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Galderarik tontoena egiten ez dena dela entzun diot gaur goizean kafetegian nire ondoan zegoen bati. Zilegitasun horretaz baliatuz jarri dut berriro ere martxan galderak egiteko makina, eta hara zein galdera atera den: ikasgel@ ala euskaltegi@?
Erantzuna emateko orduan, zalantzarik ez daukat: euskaltegi@. Euskaltegi osoak izan behar du eta garatu behar du dimentsio birtuala. Internet sartu behar dugu ikasgeletan eta ikasgelak atera internetera. Autoikaskuntza gelarena edo ikas-irakaskuntza konbinatua talde jakin batzuetan soilik aplikatzearena ideia murriztailea iruditzen zait. Norbaitek esan du honez gero, zaude lasai, egin ditzagun gauzak apurka, urrats bat bestearen atzetik… Konforme! Bale! Baina ideiak argi izanda, nondik norakoa eta ibilbidea zedarrituta eta bide eginez, ibiliz, ideia estatiko geldiarazleetan pausatu gabe.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Ez mugatu internet ikasgela/ikastaldera esan liteke, ezta?
Eta internet euskaltegira mugatu behar dugu?

Erantzun honi

Ez ba, nire ustetan euskaltegia euskara ikasteko beste gune bat da, garrantzitsua baina ez bakarra. Euskara ikasteko ikasleak bere sarea sortu behar du eta, horretan, euskaltegia adabegi trinkoa izango du, duda barik. Ez adabegi soila gainera, baizik eta kalitatezko sare propioa , euskaltegiarena, eskaintzen diona. Halan da be, euskara euskaltegitik kanpo ere esistitzen da, euskara ikaskuntza formaletik kanpo ere esistitzen den neurrian (besteak beste, ikaskuntza informalaz ari naiz pentsatzen). Norbaitek esana da gure herria ikasle-herri bat dela, ez da txarra hori, leku egin behar diogu euskara ikasleari hiztunon komunitatean; ikasle ez ezik, komunikazio-partaide sentitu eta horretarako guztirako urrats garrantzitsua izan liteke euskaltegia euskaltegi@ bilakatzea.

Erantzun honi

Ikaskuntza konbinatuaz azkenotan zabaltzen ari den kontzeptuak ez nau konbentzitzen. Gela+internet moduko zerbait begitantzen zait. Egia da b-learning kontzeptuak funtsean hori esan nahi duela, baina uste dut konbinatuen koktelak osatzeko osagai eta neurrien aukera askoz zabalduagoa dela.
Esan nahi dut gauza asko konbinatu daitezkeela. Ikaskuntza formala, informala eta ez-formalarekin hasita. Ikaskuntzarako ingurune desberdinekin jarraituta: ikastaldea, ikastaroa, tutoretza, autoikaskuntza, praktika, praktika komunitateak, baliabideak... eta haien kokapena eta kanalak. aurrez aurrekoa, birtuala, sinkronoa, asinkronoa, ikas-zentroa, etxea, lana.... Beste osagai sorta bat ikas-jardueraren fokalizazioan edo antolaketan edukiko genuke: trebetasun edo zer egin zehatzak, xede bereziak edo berezituak, ikas-prozesuaren faseak, ikaslearen behar izanak...
Azken batean triangelu edo karratu didaktikoaren partaideen arteko hartu-emanerako kanalak, lekuak, uneak eta jarduerak konbinatuta eman ahal zaio forma ikas-prozesuari, ez soilik linea akademiko-estandar batean. Ezta?

Erantzun honi

Jakina! Ni ere ez nau konbentzitzen azkenotan zabaltzen ari den ikas-irakaskuntza konbinatuaren kontzeptuak. Berez, 'ikas-irakaskuntza presentziala + on-line ikas-irakaskuntza' da eta bikote horrek zuk diozun bezala konbinazio posible franko eta ezaugarri desberdindunak ahalbideratzen ditu.
Ezin dugu berriro ere ikuspegi murriztaileekin jokatu, berriro ere autoikaskuntzaren kontzeptuarekin gertatutakoa gerta ez dagigun. Autoikaskuntza 'Boga + tutoretza + mintzataldeak' kontzeptuarekin bat egitea autoikaskuntzari harresiak jartzea da, zeren askoz zabalagoa eta anitzagoa baita autoikaskuntza. Bada, antzeko zerbaitekin egin dezakegu berriro topo: ikas-irakaskuntza konbinatua ezin da estandar batera ekarri kontzeptua bera erabat murriztu gabe. B-learninga ez da talde jakin batzuetan 'ikas-irakaskuntza presentziala + on-line' konbinatzea, ezta ere inputa on-line bihurtzea eta outputa eta elkarreragina izatea presentzialak. Nire ustetan harago doa, eta ez dauka zerikusirik estandarizazioarekin. B-learninga ikasleak gauzatzen du eta erakundeek (euskaltegi@k eta bestek), praktika komunitateak eta hiztun komunitateak ahalbideratu. Honetan oso antzeko ikuspegia dugu Benito; baina ez dakit, bada, haizeak ez duen beste alde baterantz jotzen.

Erantzun honi

Ekilikua plisti! Konbinazioa ikasleak ere egin dezake.
Eta horretaz oso gutxi jarduten da, eta gainera sentsazioa daukat gurean ikasi nahi duenari eskaintzen zaiona ia beti pakete itxiak izaten direla.

Erantzun honi

Oraintxe bertan aurkitu dut honako hau. Nire ustetan Downesek eta Siemensek Euskara Irakasleak irakurtzen dute ;-P

Erantzun honi

Katxisla! Creative Commons eta enparauekin baten bat gure kontura txiringitoa egiten dabil. Downes inoiz honantz arrimatzen bada, berba egin beharko dugu seriamentean harekin. ;DD

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak