gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Etiketak:
Azaletik aztertu dut Parla.cat ataria eta azaletik arituko naiz. Nireak inpresioak besterik ez dira, beraz. Gauzak honela, esan, argiak eta itzalak dituela iruditu zaidala. Moodle-en mugak erakusten ditu proiektuak baina badirudi (ikusi egin behar) ez duela eduki estatikoetan oinarritu nahi. Metodologiaren aldetik, nahiko mistoa iruditu zait, ikasgaiek tipologia eta atzeraelikadura konduktista dute baina badira ikasketa soziala bultzatzeko guneak ere. Argi dago metodologia konstruktibistak, gaur gaurkoz, tutoretza eta kultura aldaketa kostu altuak dituela eta, esanak esan, ez dut hemen ere horren aldeko apustu argirik ikusten. Doako ikastaroak edo ikastaro merkeak eskaintzen dira baina horretarako giza-baliabideak murriztuz, itxuraz. Zenbat tutoretza jasoko ditu Parla.cat-eko ikasleak? Zenbat ikasle izango ditu tutore bakoitzak? Hor dago gakoetako bat. Beraz, atera ditzagun guk ere ondorioak. Edo apustu egiten dugu metodologia sozio-konstruktibistaren alde, dituen kostuak asumituz. Edo eredu misto batera jotzen dugu: konduktismoa + ikaskuntza soziala. Edo beste historia baterantz jotzen dugu (konektibismoa...). Hori da hartu beharreko erabakietako bat.
Edukiek berek ez naute liluratu baina argi dago BOGAren syllabus estruktural-gramatikala baino hezurdura hobea dutela. Nonbait aipatzen dute ibilbide ezberdinak ahalbideratzen dituela baina nik, printzipioz, oso egitura jerarkizatua eta uniformea antzeman diot. Hala ere, badirudi ikasleak sarbidea izango duela irakasleen baliabide gunera eta hau izan liteke ikaskuntza pertsonalizatzeko modu bat.
Interesgarria iruditu zait irakasleen harreman eta baliabide gunea, komunikazio baliabideak eta kulturari, berriei eta abarrei egindako tartea.
Proiektuaren atzean agente 'ofizialak' daude Institut Ramon LLull, Consorci per a la Normalització Lingüística eta Generalitateko Hizkuntza Idazkaritza bera. Hori ere eztabaidagarria da: honelako zerbait egin beharko genuke hemen ere? Hezkuntza sailak atera duena honen parekoa da? Eztabaidagai da hau guztia, dudarik gabe.
Bukatzeko bi kontutxo. Batetik, honelako 'euskaltegi' potente bat sortzeak euskaltegien gaur egungo funtzioak eta egituraketa alda litzake eta hau ere ondo aztertu behar da. Bestetik, nire ustez hau hasi besterik egin ez den mugimendua da, gero eta honelako atari gehiago ikusten dira sarean eta ikusiko dira aurrerantzean ere. Eta honelakoak izan litezke n-belaunaldiaren ikaslekuak epe laburrera. Gure euskaltegiko ikasgelan eserita zain bagaude, jai daukagu... geuk mugitu beharko dugu, sareratu, alegia. Baina horretarako beharrezkoa dugu perspektiba, prospektiba, eztabaida eta plangintza dinamikoa.
Bienvenido a
Euskara irakasleak
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
© 2009 Creado por Benito en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio