Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Guillermo Lutzkyrenari tiraka hainbat eztabaida sor genitzake. Hona hemen lehenengoa, ratioarena, alegia.
Nik neuk euskaltegian, egunean zazpi orduz lan eginda, 32-33 tutoretza ematen ditut astean. Tutoretzok teorian ordu erdikoak badira ere, egia esan, ez diogu gehiegi begiratzen erlojuari. Ez dut uste hain zorrotz joka daitekeenik, ikasle batzuek eta maila batzuek denbora luzexeagoa behar izaten dute eta. Badakit honetan zerikusi handia dutela tutoretza hauen edukiek (prestaketa lana...) eta nolakotasunak (hitz egingo dugu honi buruz beste batean) baina sines iezadazue: lanez lepo ibiltzen gara. Harritu egiten nau tutore batzuk ehundaka ikasleren tutoretza egiten dutela aditzeak.

Niri neuri gauza asko esaten dit ratioaren kontu honek, argi eta garbi erakusten baitu autoikaskuntza sistema bakoitzaren lerrakera eta tejua.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Egia da klabea ez dagoela denbora edota maiztasunean baizik eta edukietan. Tutoretzen helburuak erabat baldintzatuko dute ratioa. Kontua bada lanen jarraipne estua egitea solik zertarako ordu erdi eta zertarako astero. Dagoeneko zaila egiten zait 32-33 tutoretza saio aste betean imaginatzea eta berriz errazegia egiten zait ehunka lagun atenditzeko moduko tutoretza sistema imaginatzea. Deformazioa izango, da baina tutoretzari dezenteko ardura aitortu behar diogu euskara ikasteko gurea bezalako inguru konplexuan. Helburua behintzat kontrolatzea baino ikaslea "laguntzea" bada (akonpainatzea alegia). Uste dut seinale ona dela tutoretzetan denbora falta zaigula sumatzea, ordu erdia eskasa gertatzen zaigula, horrek adierazten baitu formalismo hutsa baino gehiago direla eta bide horretan gaudela. Dena den jakin nahiko nuke ehunka lagun atenditzeko gai den tutore batek ze nolako lanak burutzen dituen, ze nolako expektatiba eta zer nolako ardurak dituen ikaslearen prozesuarekiko. Autonomia ulertzeko modu jakin bat; HOR KONPON MARI ANTON.....

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak