Guillermo Lutzkyrenari tiraka hainbat eztabaida sor genitzake. Hona hemen lehenengoa, ratioarena, alegia.
Nik neuk euskaltegian, egunean zazpi orduz lan eginda, 32-33 tutoretza ematen ditut astean. Tutoretzok teorian ordu erdikoak badira ere, egia esan, ez diogu gehiegi begiratzen erlojuari. Ez dut uste hain zorrotz joka daitekeenik, ikasle batzuek eta maila batzuek denbora luzexeagoa behar izaten dute eta. Badakit honetan zerikusi handia dutela tutoretza hauen edukiek (prestaketa lana...) eta nolakotasunak (hitz egingo dugu honi buruz beste batean) baina sines iezadazue: lanez lepo ibiltzen gara. Harritu egiten nau tutore batzuk ehundaka ikasleren tutoretza egiten dutela aditzeak.
Niri neuri gauza asko esaten dit ratioaren kontu honek, argi eta garbi erakusten baitu autoikaskuntza sistema bakoitzaren lerrakera eta tejua.
Etiketak:
Partekatu
-
▶ Erantzun honi