Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Azkenaldi honetan zenbaki-saltsa galanta dabilkigu: 25 urte, azken zazpi urteetako datu estatistikoak... Zorabiatzen hasia naiz. Nork esana den ez dakit baina jakin badakit hiru gezur klase daudela: gezur hutsa, gezur biribila eta estatistika. Hala ere, eta kontraesanean maixu naizenez, datu berri batzuen eske nator hona: autoikaskuntzako datuak jakin nahi nituzke.  Hauek, besteak beste:

  • Baja kopurua.
  • Bermatrikulazioa.
  • Lortutako urratsak.
  • Agiriren bat lortutakoak.
  • Satisfakzio maila (neurtu bada).
Iruditzen zait gure sektore honek diagnostiko eta ebaluazio zehatza behar duela eta datu hauek ezagutzeak ere lagun diezagukeela. Datuok zenbakien itsas zabalean itota geratzen dira bestela eta estatistikak berriro ere erakargarria dena erakutsi eta garrantzitsua dena ezkutatu egingo baitigu.

Partekatu

Erantzun honi

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak