Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

On-line autoikaskuntza potentea atontzeko zer behar dugun galdezka natorkizue. Lidergoa, gure arteko lan kooperatiboa eta finantziazioa alde batetik; eta, bestetik, 100 kiloko ilusioa, sistema honetan sinestea eta zenbait erreminta, besteak beste:

  • Europako Erreferentzia Markoan agertzen diren helburu konpetentzialak (ekintza komunikatiboak) lantzeko ataza bankua. Mailakatua baina segmentatua (ikas-objektuak bailira), ikas-ibilbide desberdinak ahalbideratzeko. Banku hau irekia izango da eta moldagarria, gutxieneko kalitate kontrolduna, wikipediaren antzeko funtzionamenduduna.
  • Proiektuen gunea. Lan kooperatiboaz baliatuko dena, irakasleen monitorizazio eta aholkularitzarekin edota lan kolaboratiboaz ikasleek berek kudeatutako proiektuak abiaburu.  
  • Laguntza teknikoa. Gune honetan edozein proiektu kolektibo zein pertsonaletarako (PLEa nola egiten den, bideo bat nola editatu…) eskainiko da laguntza ahalik eta pertsonalizatuena.
  • Ikasleen sare-soziala (gurearen antzekoa). Ikasleek berek kudeatutakoa ahal den neurrian. Bertan komenigarria izango litzateke, hasieran behintzat, monitore jariogileren batzuk izatea.
  • Foroa: ikasle/irakasle (zalantzak eta…), ikasle/ikasle.
  • Euskal hiztunak. Bertan jasoko lirateke egunean egunean berrituko liratekeen sareko zein saretik kanpoko berriak, artikulu edo bideo interesgarriak… Bertatik bultzatuko ikasle / hiztun harremanak.
  • Mintzalagun presentzialak zein birtualak (Skyperen bidezko ‘kedadak’…)
  • Irakasleen formazio gunea. On-line ikas-irakaskuntzan ari diren edo arituko diren irakasleei laguntza tekniko-didaktikoa eskainiko liekeen gunea.

Eskatzea libre denez, ia zerrenda osatzen dugun (edo zerbait ezabatzen dugun).

Partekatu

Erantzun honi

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak