gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Aspaldian nabil bueltak ematen: zelan "landu"* klasean normalizazioa (sinple-sinple esanda)? Otu zaizkidan bideetako bat hizkuntz-konpententzia edo komunikazio-gaitasunean lortu beharrekoak zehazteaz gainera (hau da oraingo curriculumetan ditugun helburuak), normalizazioari begira zer lortu behar-nahi dugun zehaztea izan daiteke. Helburu gehiago nonbait (lan gehiago ematen beti!).
Zeri erreparatu behar diogu? Akaso?
Egosten hasita, lehenengo irakinaldia. Orduan zer helburu orokor (eta lauso) zehaztuko ditugu mailaz maila adibidez? Derrepentean:
Lehenengo irakinaldia, jenero gogorra da hau eta irakinaldi asko behar ditu oraindik, baita sukaldari askoren ikutua ere. Galdera batzuk orduan:
Amaitzeko ohartxo bat, sentsazioa daukat sukaldari askori beldurra ematen dien platera dela hau. Indigestoa agian?
Zuen txanda.
* Kakotsen artean ipini dut. Ez dakit zergatik baina hitz hori -besteak beste- gero eta gutxiago gustatzen zait.
Etiketak:
Argi dago, Aitor. Ezin da guztiekin neurri berdina erabili. Ez honekin, ezta komunikazio-gaitasunari begirako helburuekin ere, helburu "didaktikoak" nolabait esatearren, ezta?
Dena dela, saiatu naiz jarrera arazo horiek ere aintzat hartzen. Hau da, ez dut pentsatu nahi izan printzipioz "honekin ez dago zer eginik". Saiatu behintzat, egin beharko da, ezta?Orain, mugarriak ipintzeko orduan urrunegi joan naiz? Baliteke.
Plazaratu dezagun galdera orduan: "perfilista" desmotibatu antieuskaldun edo dena delako horiekin zer nahi genuke lortzea jarrera, erabilera eta ingurunearekiko harremanari dagokionez? Gutxien-gutxienik. Argi dago, ez dira euskaltzale sutsu militante itsu egingo (bueno, kasuren bat egon da, ez pentsa). Baina ezin genezake honelako zerbait lortu?
Argi dago helburuak %100ean beti betetzea zaila dela, baina 0tik 0ra joango garela uste badugu 0tik ez gara pasatuko ziur asko. Eta 20ra heltzen denari ez diezaiogun eskatu 100era heltzerik.
Estretegiei dagokienez, gauza batekin nago konforme zurekin, eta lehengo egunean Heziberrin irakurri nuen hau gogoratu dut. Norbaiti "arazoa" abizena jartzen badiogu, lehenengo eta behin, konturatu egingo da, eta bigarrenik, zaila izango da harekin konplizitate minimoa lortzea. Euskaltzaleak izanda, zaila egingo zaigu sarritan, baina beharbada kasu hauetan inoiz baino gehiago behar litezke burua hotz eta bihotza bero.
Bienvenido a
Euskara irakasleak
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
© 2009 Creado por Benito en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio