Ni neu egon nintzen, bai.
Ekitaldia bera, nola egon zen egiuratuta eta nola gauzatu zen asko gustatu zitzaidan: atsegina, azkarra, arina ... Orekaren leit motiva ondo gauzatuta ta tartekatuta. Izan zituen une gogoangarriak. Bi, nire ikuspuntutik: Mikel Laboari eskainitako omenaldia, beste Mikel baten (Urdangarin) ahotsean, atzean Laboa eta Xalbadorren irudiak bat eginda azaldu zirenean...; bestea, Xabi Paiaren bertso-sorta aparta neska funanbulistaren jardun ikusgarria osatzen, komentatzen, ilustratzen...
Ez zitzaidan horrenbeste gustatu ekitaldiaren une erreibindikatibo batzuk. Oso ona eta hurbila izan zen bere haurrari ebakuntza bat egiten zioten bitartean, berau euskaraz lasaitu nahi zuela-eta bizi izan zituen gorabeherak mediku eta erizainekin. Bertan geunden guztion gogo eta bihotzekin konektatzeko modukoak.
Ez zitzaidan,ordea, oso egokia iruditu metroan ertzain batekin istiluak izan zituen emakumearen kasua. Bere kontaeraren hariari erreparatuta, ertzainak bertaratu ziren aurretik isituluak izan zituztelako otsail gauerdi batean berak eta bere lagunek metroko langileekin Auskalo zergatik, baina ez, antza, hizkuntza kontuengatik. Beraz, ez zitzaidan oso aproposa han geundenon gogo-bihotzak irabazteko. Ez zen oso egokia ere bi esatarik "B al zenekien..., ba al zenekien..." errepikatuz euskararen inguruan ematen diren eskubide-urraketen zerrendapen luzea egin zutenean. Halako ekitaldi batean hitz hutsezko salaketa hori ez zitzaidan oso motibagarria eta bai nahiko topikoa.
Azkenerako utzi dut niretzako detailerik deigarriena: asistentzia. Jende gutxi iruditu zitzaidan bertaratu zena. Aforoaren 2/3 bete zirela uste dutm gutxi gorabehera. Ez dira berez gutxi; bai, ordea, duela 10 urteko markaren ondoan: bos futbol-zelai mukururaino beteta. Irakurketa asko egin daitezke eta egin beharko dira datozen egunetan. Niri orain, bat.batean bi bururatzen zaizkit:
- Asko epeldu da gure gizartean euskararen aldeko grina eta maitasunezko sentimendua. Baina ez zait oso egiazkoa iruditzen hamar urte oso gutxi baitira horrelako beherakada emateko. Edonola ere, datozen egun eta hilabeteetan izango dugu hau kontrastatzeko bide gehiago: Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Finala; eta, are esanguratsuagoa, Euskal Herrikoa. Durangoko Azoka ere bada termometroa eta ez dirudi, beronen argitara, asko hoztu denik euskaltzaletasuna.
- Euskalgintza, euskararen sustapen eta normalizazio kontuetan bizi dugun zatiketa. Alde batetik, Jaurlaritza, HPS...; bestetik, Kontseilua bera, gauzak nolabait sinplifikatzearren. Duela harmar urte Kontseilua sortu berria zen; bere mezua ilusionagarria zen eta pentsaera eta sentsibilitate ezberdineko jende asko eta asko erakarri zuen. Gaur egun, ordea, gauzak ez dira horrela. Eta batzuen mezu eta aldarrikapenen aurrean entzungor egiten ari dira bestetzuak;eta alderantziz. Adi, oraintxe bertan, 24 ordu oraindik pasatu ez direlarik, botatzen dudan hipotesia da. Zer uste duzue zuek?
Etiketak:
Partekatu
-
▶ Erantzun honi