Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Orain ikusi dut 30+10 Mintegiko materialen zerrenda. Bistan dago enpresa eta lan-munduan badirela lanak eta.
Aurreko hausnarketa baztertu barik, galderatxo bat bota nahi nuke airera.
Euskalduntze-alfabetatzearen munduak zer paper dauka hor zuen ustez? Behar den lotura dago arlo horretan HEA eta hizkuntz-plangintzaren artean? Eskaintza egokia eta egokitua aurkitzen da?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Ez dakit behar den lotura dagoen, baina argi dago egon beharko litzatekeela. Helduen euskalduntze eta alfabetatzea enpresen hizkuntza plangintzetan guztiz beharrezkoa da oraindik, gaztelaniaz lan egiteko ohitura oso sustaitua baitago eta horiek aldatzen ezinbestekoa da oraindik orain HEA.

Ea lotura nahikoa den ... ba, erantzun orokorrik ezin da eman, leku guztietan bezala denetarik baitago. Baina argi dago enpresetan sortzen diren talde batzutan (askotan????) ez dagoela loturarik euskaltegien eta hizkuntza plangintza aplikatzen ari direnen artean. Baina errua norena ote da? Ba, denona seguraski. Lan baldintzek (bai batzuenak zein besteenak) eragin handia izan dezakete, batzuen zein besteen utzikeria, ez-ezagutza ...

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak