Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Tiraka blogean Edurne Gorosperen mezu hau irakurri dut: Lepo beretik ezin.

Euskararen normalizazioan aurrerapausoak egitekotan, hizkuntza jakin eta erabiltzeko borondate dutenengan jarri behar dela indarra dio besteak beste. Konparazio interesgarria egin dute Edurnek berak eta iruzkina egin duten batzuek euskara eta ingelesa hainbat sektorek (gazteek, funtzionariek...) nola parekatzen duten identifkazioan eta sentipenetan,

EHn euskara ikastea eta ingelesa ikastea gauza bera ez direlako aldarria ere ez da berria, ez gizartean, ez geure sektorean. Euskara "gure" hizkuntza dela diogu, hau da, identifikazioa, afektibitatea eta konpromiso bezalako kontzeptuekin blaitzen dugu geuk ere.

Bestalde, euskaltegietan eta helduentzako euskara eskoletan oro har, aspaldian ari gara nabaritzen euskararekiko "identifikazio", "maitasun" eta "konpromiso" falta hori hainbat ikaslerengan.

Eta galderak bota nahi ditut:

  • Uste duzue helduentzako euskara eskoletan (edo umeentzakoetan ere bai, nahi baduzue) euskararekiko identifikazioa, "geuretasuna" eta halako osagai "afektiboak" ere langai direla? Posiblea da zerbait lorzea? Zilegi da? Nola? Esperientziaren bat?
  • Argi dago gutako askorentzat hizkuntza ez dela soilik zeinuen-arauen sistema-estruktura hutsa, baina ezta komunikazio tresna hutsa ere, osagai afektibo-identitarioa ere  hor dago. Hala ere, iruditzen zait osagai horrek gure oinarri pedagogikoen artean (kurrikuluetan adibdez) ez duela apenas islada eta garapen argirik izan oro har. Eduki beharko luke? Ondorio guztiekin: oinarri teorikoa eta garapenerako bideak (helburuak, edukiak, metodologia, ikasmaterialak...)?

Edo, galderok formulazio labur-laburrera ekarrita:

  • Ikasleak hizkuntzarekin dituen ideia-sentimenduetan eragin beharko genuke?



Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Amaieran bota duzun galderari, baietz borobilarekin erantzuten diot. Kontua beste bat da, nire ustez: nola? Hortxe dago koska.
Behiala zuzen-zuzen jokatzen genuen (zen) arlo hori lantzerakoan. Hau da, esplizitatu egiten genuen euskararen aldeko jarrera eta apustua. "Giroan" politikaren aldetik zuzena zen horrelako jarrera esplizitua agertzea eta defendatzea. Gaur egun ez dakit hori horren argia den.
Pasa den astean mahai-inguru bat antolatu genuen herrian "Santurtzin... zergatik... euskaraz?" izenburuarekin. Bertan izan ziren partaide herriko irakasle, ikasle eta gurasoak. D ereduko institutuko irakasle batek zera esan zuen une batean: Lehenago Francoren garaian eta ondoko lehenengo urteetan euskaraz hitz egitea askatasun eta iraultza-adierazpen bat zen gaztelania erabat nagusi zen ingurumari baten erdian. Gaur egun, euskara gazteentzako esparru "ofizialetan" (Hezkuntzan nagusiki) euskara da nagusi (edo...). Bestalde, guregandik eta agintariengandik behin eta berriro entzuten ari dira gutxi erabiltzen dela, gehiago egin behar dela euskaraz... Horren aurrean, aipatutako irakasleak sugeritzen zuen ea ez ote den orain gaztelaniaz hitz egitea bihurtu lehen euskaraz hitz egitea zena; hau da, askatasun eta iraultza-adierazpena. Gogorra da entzutea, baina ez dut uste baztertu behar denik hipotesia hau.

Honen aurrean, egia edo erdi egia izanda, zer egin? Nik uste dut oso garrantzitsua dela mamu, sentsazio edo sentipen guztiak askatzea. Eta horretarako tarte edo gune egokia ikasgela izan daiteke.

Hemen utziko dut momentuz. Geroago jarraituko dut.

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak