Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Bitxikeria bat, seguru aski deskuidua baino ez da izan, baina zer pentsatua ematen du.
Soziolinguistika Klusterretik galdetegia bidali digute bazkideoi, eskuartean duten proiektu baten inguruan iritziak batzeko asmoz.
Galderetako batean proiektu horren hartzaileak edo onuradunak nortzuek izan beharko luketen galdetzen da. Aukeren zerrenda: Unibertsitate ta DBHko ikasle-irakasleak, hainbat arlotako euskara teknikariak, jendartea... Eta helduen euskara irakasleak, materialgileak, teknikariak? Ez daude.
HEA euskalgintzaren eta normalizazio-prozesuaren partea dela aldarrikatzen-edo ari gara saiatzen etxe barruan batzuetan. Kanpoan ere egin beharko dugu? Euskalgintzarentzat ere ikustezinak (edo ikusgaitzak) gara?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Autoestima falta izugarria dugu, ez dakit noraino konbentzituta gauden gure lanaren garrantziaz eta jendarteari egiten diogun ekarpenaz. Bigarren mailako (bigarren b mailako) irakasletzat jotzen gaituzte gainera askotan. Badakizue jende jatorra gara, baina amateurra.....

Erantzun honi

Ikusi egin beharko litzateke iritzi zuzenagoa izateko zer nolako proiektuaz ari zaren, Benito. Hori hasteko.
Bestetik, euskalgintzan ez dut uste bigarren edo hirugarren maila betetzen dugunik. Nik neuk Kontseiluan hartzen dut parte bertako bileretan, eta ez dut uste HEA bera ahaztuta dagoenik. AEKk berak pisu nabarmena du; ez, ordea, horrenbeste Udal Euskaltegiek, gehiago gure "ez-erakundeak" bizi duen desegituratze-egoera nabarmenagatik.
Kontseiluarena aipatu dut bertan islatzen baita argien "euskalgintza" kontzeptuaren errealitatea.

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak