Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Ni ez naiz inoiz autoikaskuntzan ibili (profesionalki esan nahi dut), talde honen sortzailea naiz, baina gune honetan talde batzuen eredua ematea izan zen asmo nagusia, pentsatuta autoikaskuntza izan litekeela interes-taldea sortzeko adibide ona.
Eta izan, autoikaskuntza hizpide da benetan. Aurreko eztabaidan ikusi den modura.
Nik neuk, "profano" modura, eztabaida horretatik atera dudan lehenengo ondorioa autoikaskuntza kontzeptua zalantza existentzial batean bizi dela izan da. Zer da autoikaskuntza? Hitzetik hortzera erabiltzen dugu kontzeptua eta aurpegi asko dituela esango nuke:
Autoikaskuntza = ez da klasera joan behar
Autoikaskuntza = irakasle partikularra
Autoikaskuntza = modernoena eta azkena
Autoikaskuntza = ordutegi arazoetarako konponbide definitiboa
Autoikaskuntza = ordenadorea (Hal 900en lehengusu adimenduna normalean)
Autoikaskuntza = internet
Autoikaskuntza = 2.0, 3.0, 4.0 eta balizko puntuzero guztien irina guztiak
Autoikaskuntza = Boga eta akolitoak
Autoikaskuntza = Moodle eta akolitoak
Autoikaskuntza = Tekno-pop (iPod-ean entzunda, noski)
Autoikaskuntza = Triunbiratoaren konstituziotik irteten den guztia.
Autoikaskuntza = ikaslearen autonomiaren kontzeptu txit kurrikularraren aplikazio garbienaren adierazpide gorena.
Autoikaskuntza = "topa ezazu bizitza" edo "hor konpon marianton-en" enegarren agerraldia
Autoikaskuntza = "eta hauekin zer egiten dugu? Ez daukate talderik"
Autoikaskuntza = katxarroak, aparatukiak eta mediamarkt-en katalogo guztia
Autoikaskuntza = blog bat.. eta wiki bat... eta facebook-en sartzen bagara? Eta Youtubeko bideoak ipintzen baditugu?
Autoikaskuntza edo ez autoikaskuntza? Dats dekuestion. Be autoikaskuntza maifrentxu!

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Autoikaskuntza = ikasle-irakasle kontaktu estuagoa (ez gaizki pentsatu)

Autoikaskuntza = irakasleon ordutegia (are) kabareteroago bihurtzeko: gaur hiru talde eta tutoretzak dauzkat, gaur lau talde eta zuzenketak, gaur talderik ez baina eguna tutoretzaz beteta daukat goizeko bederatzietatik gaueko bederatziak arte...

Autoikaskuntza = ikasle autonomoagoa. Ez dakit definizio kurrikular edo zer den baina hor bada zerbait ikasleak autonomiara bultzatzen dituena. Batzuetan pentsatu dut arrazoia honakoa dela: ikaslerik autonomoenak apuntatzen direla autoikaskuntzan baina ez, talderik ez daukatenak ere horra joaten baitira.

Erantzun honi

(Euskara)irakasleak izanik, zergatik ez dugu jotzen hitzaren konposaketara?

Auto + Ikaskuntza
o Prozesu bat da: ikaskuntza
o Asmo edo helburu bat dago: zerbait ikasi
o Kontzientea da: auto. Alegia, ikasleak badaki bere kasa egin behar duela, hainbat baliabide indarrean jarriz eta berak erabakitzen duenean.

Eta bestelakoa da, nire ustez, prozesu hori zer testuingurutan jartzen dugun ahalik eta eraginkorren izan dadin.

Erantzun honi

Autoikaskuntza = ez da klasera joan behar. Espazio fisikoaz ari bagara, ez. Dena dela, ez dut inoiz sinestu Interneten bidez edo telefono hutsaren bidez sortzen diren erlazioetan. Kontaktu fisikoa, dudarik gabe, hobea.
Autoikaskuntza= irakasle partikularra. Zentro batzuek zenbat kobratzen duten ikusten ikusita, merkeagoa litzateke irakasle partikularra izatea. Zorionez, autoikaskuntza hori baino gehiago da.
Autoikaskuntza= modernoa eta azkena. Modernotik izan ahal du. Batzuek, behintzat, horrela saltzen dute, nahiz eta 80 hamarkadako oinarri pedagogikoetan aritu.
Autoikaskuntza = ordutegi arazoetarako konponbide definitiboa. Horrela esatea, akaso, ez litzateke ondo geratuko. Euskaltegi asko arrazoi horrengatik hasi zirela mobida honetan, ordea, ukatuko duenik ez dago.
Autoikaskuntza = ordenadorea. Teorian ez; zenbait euskategi saiakera eginda daude oinarri fisikoa ematen. Bestalde, eskura ditugun baliabideak ez erabiltzea, sikiera, absurdoa iruditzen zait. Beraz, autoikaskuntza=ordenadorea.
Autoikaskuntza = Internet. Aurrekoan esan dudana, eskura badugu eta ikasleari kontua errezago egiten badio, horrela beharko luke izan.
Autoikaskuntza = 2.0, 3.0, 4.0 eta balizko puntuzero guztien irina guztiak. Ke+Kirisieramos. Ea arrazoia ondo azaltzen dudan. Autoikaskuntza batzuen negozioa den bitartean, 1.0tik alde egiteko lanak izango ditugu.
Autoikaskuntza = Boga eta akolitoak. Euskal Herrian bai.
Autoikaskuntza = Moodle eta akolitoak Boga, nonbait bidean. Besteak, itxuran hori eman nahi badute ere, urrun horretatik.
Autoikaskuntza = Triunbiratoaren konstituziotik irteten den guztia.HABEko askoren ustetan, bai.Zer egingo diogu.
Autoikaskuntza = "eta hauekin zer egiten dugu? Ez daukate talderik" Autoikakuntza aritzen diren ikasle askoren benetako arrazoia.

Baina txikikeria hauek alde batera utzita,
Autoikaskuntza = ikaslearen autonomiaren kontzeptu txit kurrikularraren aplikazio garbienaren adierazpide gorena.
Autoikaskuntza = "topa ezazu bizitza" edo "hor konpon marianton-en" enegarren agerraldia
kontu horretaz, zera esan nahiko nuke.

Autoikaskuntza ikaskuntza kontzientearekin lotu du Llichek. Uste dut eskutartean duguna hori baino gehiago dela. Ikaskuntza presentzialera etortzen diren ikasle askok eta askok (askotan irakasleak horrela nahi duelako) ikaskuntza prozesu kontzientea du eta, neurri handi batean, ikasleak berak hartzen ditu erabaki asko. Ez gabiltza, bada, horretaz.
Foro/talde honetako Andonik dioenaren ildotik, agian ez genuke izen hau erabili behar eta bai, ordea, "ikaskuntza ikteroa". Baina hau seguruenik beste eztabaida bat da.

Funtsean, egun dugun "ikaskuntza sistema" definituko banu, zera esango nuke:
Ikaskuntza pertsonalizatzeko gaur daukagun biderik errazena eta erabilgarriena. Informatikaren erabilera, ezinbestekoa, besteak beste, pertsonalizatze horretan laguntzen duelako. Eta, ebidentemente, hizkuntzen pedagogian eztabaidatu ezin daitezkeen ikaskuntza konpartitua, ikaskuntza soziala,e.a.. ahalbideratzen duena. Giza-baliabidetan askoz ere esfortzu handiago eskatzen duena. (enpresaren esfortzua alderantziz proportzionala ikasleen prozesuaren arrakastarekiko. Beraz, autoikaskuntzako irakaslea=130 ikasleren iraslea= negozio hutsa).

Azken hau da, hain zuzen ere, azpimarratu nahiko nukeena: XXikaskuntza ikaslearen prozesuaren arrakastaren aldeko apostua da; giza-baliabide gehiago eskatuko duena (eskola presentzialekin alderatuta) plistik dioen bezala, autoikaskuntzaren indargune garrantzitsuenak ikasleari egokitzeko gaitasuna eta pertsonalizazioa dira

Besteak, iruditzen zait, arazo laboralak, pertsonalak, zentroaren egituraketari dagozkionak... eta NEGOZIO deskaratuak. Ez zait arraroa iruditzen Espainiako zenbait periodikoetan a parir jartzea "Euskadin ingeles ikastaroak 200 €an egotea eta euskarakoak 1.300€an".

Gehiegi luzatu naiz.

Erantzun honi

Benitok zerrendatu eta ondoren etorri diren zehaztapenak hartu ditut oinarri honako hau garatzeko. Autoikaskuntza kontzeptuak aurpegi asko dituela dio Benitok; ez ote dira, agian, maskarak?

Zenbait gauza nahasten direla iruditzen zait:
  • Teknologia: modernoa eta azkena (ordenagailua, Internet, Web 2.0, Web 3.0, iPoda, Podcastak, Blogak, Wikiak, Facebook, Youtube…) Baina Andonik aipatu bezala, ez dira euskarri horiek ezinbesteko autoikaskuntza-prozesu bat garatzeko.
  • Denbora eta lekua. Apurtu egiten du oraindik orain aurrez aurreko ikas-irakasprozesuak baliatzen duen estrategia nagusiarekin, klasea: ikasle kopuru bat, ordu berean, leku fisiko berean, input berberarekin. Baina honek autonomo izatearekin? Autonomia gaitasuna da, helburu eta jomuga.
  • Irakasle pertsonalizatua. Prozesu jakin baten ondorio izan daiteke; agian, ikasle baten nahia. Baina hortik autoikuntzaren aurpegi gisa eskaintzera?
  • Konponbidea. Irakasleen eskolorduak osatzeko, talderik ez duen ikasleari eskaintza bat egiteko… Irtenbidea izan daiteke; baina autoikaskuntza?
  • Zer da autoikaskuntza galdera baita, oinarri eta abiapuntu.

Eskuartean duguna hori baino gehiago dela dio Ekidazuk nireari erantzutean, eta ez diot horrelakorik ukatzen. Hamaika desoreka ditugu autoikaskuntza-prozesuetan, baina arazorik handiena, nire ustez, oinarrian dugu neurri handi batean behintzat, “auto” horretan, eta ondoren, “auto” hori bideratzen eta garatzen erabili beharreko materialetan.

Erantzun honi

Zalantza existentzialarekin ari garenez hona hemen autoikaskuntzaren inguruan horretan ari diren irakasleei sarri entzundako kontu batzuk.

1- Autoikaskuntza ohiko ikaskuntzaren suzedaneoa baino ez da.
2- Autoikaskuntzak ikasleari sekulako disziplina (zenbatetan entzunten den hitz hau....) eskatzen dio, ohiko ikasle bati baino askoz ere gehiago.
3- Autoikaskuntzak defizit handiak ditu batez ere erabilpenean.
4- Autoikaskuntza irakasleon prestutasuna "infinitoraino" zabaltzen duen lan egiteko modua da.

Hori entzun diet maiz, horretan aritu edo aritzen diren irakasleei (autoikaskuntza formazio saioetan parte hartzen dut). Niri zer pentsatua ematen dit. Uste dut ikasleei leporatzen diegun autonomia falta bera edo handiagoa dugula irakasleok eta horrela berdin diola ordenagailua, arbela, lapitza, ipoda edota behatza erabiltzea.

Kontu honetan klabea iruditzen zait irakasleon formazioa eta uste dut defizit izugarria dugula alor horretan eta hori ez da konpontzen ordenagailu software ustez "perfektoarekin".

Erantzun honi

Nik autoikaskuntza aukeraz beteriko altxor preziatu bezala bizi dut. Benetan diotsuet.
Ohiko ikastaldean urte askotan aritutakoa naiz, baina azken zazpi urteak autoikaskuntzan eman ditut. Eta zergatik altxor preziatu bezala?
- Ikasleen premiei hobeto erantzun ahal diedalako.
- Ikasleengan zuzenago eragin dezakedalako.
- Autikaskuntzako ikasleek beren ikasprozesuan ardura handiagoa izan dezaketelako.
- Ikasleekin oraindik lotura are estuagoa eta hurbilagoa izan dezakedalako
- Kreatibitaterako sarbidea handitu egiten didalako. Irakasle izateak berak errutinari danbateko ederra emateko aukera ematen badigu, are gehiago autoikaskuntzan aritzeak.
- ...

Erantzun honi

RSS

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak