gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Gai hau ez dut uste soil-soilik autoikaskuntza deritzonari dagokionik, baina alegria apur bat eman behar zaio talde honi eta hemen botako dut.
XVII Encuentro Práctico de Profesores ELE egiten ari dira Bartzelonan asteburu honetan. Ekitaldiaren blogean egingo diren tailer eta jarduera guztien programa daukazue, emaleek azalduta eta aurkeztuta.
Tailer horietako bat Silvia Pueyo eta Adelaida Martínek gidatuko duten Actividades de aprender a aprender: ¿Qué pasa cuando nuestros alumn.... Ikasten ikastea, ikas-estrategiak, ikasteko autonomia klasean lantzeak duen garrantzia eta, aldi berean, ikasleen aldetik sor daitezkeen arazoez jardungo dute. Eta tailerraren aurkezpenean galdera bat bota dute:
¿qué pasa cuando nuestro concepto sobre lo que entendemos por aprender una lengua extranjera choca con el que tienen nuestros alumnos y ellos no ven ninguna utilidad en realizar este tipo de actividades? ¿Qué podemos hacer para que estas actividades no pasen a ocupar un segundo plano en nuestras clases, nos encontremos haciéndolas deprisa y corriendo al final de la sesión y contribuyamos con ello a consolidar la creencia errónea de que son una pérdida de tiempo?
Ikasten ikasteko aktibitateez ari dira Silvia eta Adelaida. Ikasleak horrelakoekin izan ditzakeen uste eta aurriritziak. Zer gertatzen da ikasleak uste badu halakoek ez daukatela baliorik?
Tailerrean erantzuna topatzen saiatuko dira. Ez dakit hemengo inor topaketara joan den, baina galderari behintzat buelta pare bat eman ahal diogu.
Etiketak:
Bienvenido a
Euskara irakasleak
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
Benito(e)k gehituta
© 2009 Creado por Benito en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio