Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Euskara irakasleon artean korporatibismo apur bat behar dugula uste dut, hau da, gure artean lotura sendoak izan eta sekreturik ez. Hasiko naiz neure sekretu teknikoak azaltzen. Nire ordenagailuak piztu (etxekoa,lanekoa edo eramangarria) eta nabigatzailea (Firefox nire kasuan) irekitzen dudanean hau ikusten dut:

Edo hau:

Berdin dio zein ordenagailutan eta non nagoen. Behar dudan guztia ordenagailua sarera konektatuta egotea. Zer daukat hor?

Lehenengo pantailan

Bigarren pantailan

  • Google Calendar. Nire agenda.
  • Zer eginak. Egin behar ditudanen zerrenda. Todoist zerbitzuan.
  • Gmail berriro (badaezpada)
  • Google-en ohar-liburua edo notebook. Ohar eta apunte pertsonalak biltzeko erabiltzen dut. Oso praktikoa.
  • Google Docs. Hor sortu, gorde eta editatzen ditut dokumentuak (testuak, kalkulu-orriak...). Horrela nagoen lekuan nagoela beti eduki ditzaket eskura.
  • Nire fitxategiak, Box.net. Hor gordetzen ditut eskura eduki nahi ditudan fitxategiak (bideoak, entzungaiak, dokumentuak, irudiak...). Pendrive-a baino praktikoagoa askotan.

Total, erabiltzen ditudan gauza asko eta asko orri batean bistan. Munduan zer gertatu den, nork idatzi didan, zer egin behar dudan, noiz, atzo idatzi nuena, ez dakit noren argazkia. Erosoa.

Orain kaparrada ematen jarraitu nezake. Bakoitza zer den, zertarako den, zelan funtzionatzen duen eta abar. Baina ez daukat luzatzeko gogorik batetik, eta nahiago dut zuek galdetzea bestetik, horrela entretenigarriagoa da eta.

Eta, noski, hemen ni baino abilagoak badaude, eta haiek zehaztapen eta alternatiba gehiago azaldu ahal digute.

Gainera nire gauzetan kotileatzeko aukera eman dizuet. Kexatuko zarete.

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, Euskara irakasleak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

Benito Benito(e)n iruzkina urtarrila 17, 2009(e)n. Ordua: 20:59
Eguneko esaldi horrenak gogora ekarri dit txikitan gure ikastetxeko fraileek egunero arbelean ipintzen ziguten "maxima" :D. Ez da ideia txarra dena dela. Eguneko hitza behintzat badaukagu.
Dena dela, erreseseo apur batekin ez da batere zaila igoogle, netvibes edo horrelakoren batean eguneko hitza, esaldia, aholkua, komiki zinta edo dena delakoa jartzen. Iturriak egon eta mantenduz gero... rapid learning, LLL, informal learning, eta funny learning ere bai, ezta?
Ainhoa Ezeiza Ainhoa Ezeiza(e)n iruzkina urtarrila 14, 2009(e)n. Ordua: 20:12
Nik, zuk esandakoez gain (box.net izan ezik) iGoogle-n GoogleTalk daukat (berritsu samarra naiz), Donostiako eta Gasteizko eguraldi iragarpena eta hizkuntzak ikasteari lotuta "Quotes of the day" eta "Dilbert of the Day". Egunero ingelesez irakurtzeko aitzakia baino ez dira azken bi hauek, "rapid learning", badakizue ;-).

Azken honi lotuta, aurrekoan italiera irakasle batek esan zidan bere akademian (Bartzelonan) diru pixka bat kobratzen zutela egunero nahi zuten ikasleei "Eguneko esaldia" bidaltzeagatik... zer pentsatua eman zidan.
Benito Benito(e)n iruzkina urtarrila 12, 2009(e)n. Ordua: 20:27
Dokumentuak igotzeko zerbitzu asko daude. GoogleDocs aukera bat baino ez da. Disko gogor birtualak deitzen direnak daude gero: box.net adibidez. Dena dela, ez dizut ondo ulertu: eskolako zerbitzarian dauzkazun dokumentuak ikusten dituzu Igoogle-en? Nola?
Imanol Epeld Pagola Imanol Epeld Pagola(e)n iruzkina urtarrila 12, 2009(e)n. Ordua: 18:00
Aupa hi! Eskertzen da horrelako eskuzabaltasuna. Bai horixe. Nirean zer agertzen den esango dut hurrengoan... baina ez dabil zurearengandik urrun. Hori bai, dokumentuak eta eskolako zerbitzarira ditugu igota ez google-era.

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak