Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Benito

Euskararen erabiltzaile estrategikoa, Lourdes Elosegiren artikulua

Lourdes Elosegi HABEko teknikariak artikulua argitaratu du gaur erabili.com-en: Euskararen erabiltzaile estrategikoa: helduen euskalduntze eta alfa...

Artikulua loturik dator Pello Esnalek lehengo egunean aurkeztu zuen liburuarekin: Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa, eta hango kontzeptuekin. 4. mailaren inguruan ibili zaretenoi ez zaizue arrotza egingo: testuaren antolaketa, antolaketarako estrategiak, hiztun estrategikoak, diskurtsoaren azterketa...

Ideia nagusia azken hitz hauetan laburtzen dela iruditu zait:

Estrategien mundua, labur esanda, aukeren mundua da, eta erabakien mundua. Gramatikaren mundua, ordea, arauen mundua da. Arauak bete egin behar dira, eta kito! Baina hizkuntzaren erabileran dena ez da arau; eta eremu askotan har ditzakegu erabakiak. Adibidez, arestian aipatutako lehenengo mailako ekintza komunikatiboa, nola gauzatu? Kontaketa eginez ala azalpena eginez? Biak txertatuz, agian? Interaktiboa ala ez-interaktiboa? Ahots enuntziatzailea bakarra izango da?

Erabakiak hartzen eta estrategiak erabiltzen, berriz, erabakiak hartuz eta estrategiak erabiliz ikasten da. Bestela esanda, hizkuntza erabiliz landu beharko da erabakimena edo gaitasun estrategikoa.

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, Euskara irakasleak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak